Estadio online | ES | EUS
Menu

Txangoak

Txangoak
Bizitzan dena ez da ariketa egitea! eta guri gustatzen zaigu, noizean behin ihesalditxo bat egitea, hiruhilekoan behin gutxienez.

Denboraldian, hiru irtenaldi antolatu ditugu asteazkenetan, ikastaroetako kideentzat gehienbat. Udazkenean, kultura irteera; neguan, irteera gastronomikoa; eta udan... hondartzara. Anima zaitez!

Txangoa egiteko iradokizunik baldin baduzu, esaguzu.

- 2020ko urriak 21 (asteazkena): Kultura irteera - Peru harri museoa (Cancelada)

- 2021eko otsailak 17 (asteazkena): Gastronomia irteera

- 2021eko ekainak 16 (asteazkena): Hondartzako irteera

Geroago jakinaraziko dizkizugu helmugak.

Baten bat egin nahi baduzu, eman izena harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez, txangoaren hilean bertan, eta irteeraren aurreko ostiraleraino.

Prezioa: 10 € Fundazioko abonatuentzat, eta 13 € abonatugabeentzat.

Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.
Estadio irekitzeko gida praktikoa