Estadio online | ES | EUS
Menu

Abdominalak eta luzatze-ariketak

Abdominalak eta luzatze-ariketak
Indartu zeure muskulatura edo giharreria abdominala modu seguru eta eraginkorrean eta egin luzatze-ariketak malgutasun maila ona edukitzeko eta zure egoera fisikoa hobetzeko

Eskolak emango dira: astelehen eta asteazkenetan 18.30etan, gimnasioan, eta astearte eta ostegunetan, 9:00 eta 10:00etan Tanis aretoan.

HELBURUAK:
- Malgutasuna eta artikulazioen mugikortasuna hobetzea gorputz guztian.
- Herritar sedentarioaren jarrera-arazo nagusiak, lan kontuengatik (denbora gehiegi zutik edo jesarrita) eta gihar-akatsek sortuak, antzematea, zuzentzea eta berroneratzea.
- Jarrera lantzeko eta mugimendua hobetzeko ariketak egitea kirolariekin, edozein dela ere haiek egiten duten jarduera fisikoa, eta ariketa espezifikoen bidez.

Gihar-luzatzeak gidariarekin egiteari esker eta proposatutako helburuen bitartez, asmoa izaten da honako onura hauetara heltzea:
- Gorputzaren jarrera eta oreka hobetu.
- “Luzatzearen erreflexua” hobetu, giharra bere luzera handitzera ohiaraziz, horretara kirol-keinu zabalagoa lortu ahal izateko eta lesioak ekiditeko.
- Giharren gogortzea prebenitu.
- Koordinazioa hobetzen lagundu, mugimendua erraztuz.
- Geure gorputzarekiko kontzientzia garatu, horrek ongizate- eta erlazio-egoera batera eramango baikaitu.
Estadio irekitzeko gida praktikoa