Estadio online | ES | EUS
Menu

'Aire zabalean' irteerak

'Aire zabalean' irteerak

Ezohiko uda honetan, irteerak antolatu ditugu (Estadioren ingurumarietan), aire zabalean eta eskurik onenetan mugitzeaz goza dezazun.

Uztaileko ostegunetan, sarrera libre eta dohainik izanda, ikusleentzako tokia betetzen den arte.



- Ibilketa nordikoa: Ibilketa nordikoko titulua duten irakasleen laguntzarekin, jar ezazu sasoian zure gorputz osoa, ibilketa nordikoarekin. Irteerak egingo ditugu, gure ingurunean zehar, makilekin (zureak ekarri beharko dituzu). Zure indarra, erresistentzia eta koordinazioa hobetzen lagunduko dizun teknika atsegin, leun, eraginkor eta efiziente bat landuko duzu.

- Naturan zeharko ibilaldiak: mendiko gidari onenekin, oinez eta presarik gabe ibili ahal izango zara. Hurbileko natura eta Gasteiz inguruko udalerriak, ibilbideak, bidezidorrak eta abelbideak gozatuko dituzu.

- Lasterka: Lagunartean lasterka aritzera irten nahi baduzu, eta entrenatzaile baten laguntza teknikoarekin, asteroko hainbat irteera antolatu ditugu (goizez eta arratsaldez), zure osasuna hobetzen eta ondo pasatzen laguntzeko.

Oharrak:
- Estadioko ate nagusia da irteera eta helmuga. Ordu-orduan abiatuko gara, garaiz etorri.
- Pertsonen arteko distantzia (1,5 m) gorde beharko duzu, eta eskuak garbitu beharko dituzu lehenago eta geroago.

berriz irekitzea