Estadio online | ES | EUS
Menu

'Aire zabalean' saioak

'Aire zabalean' saioak

Ezohiko uda honetan, saioak antolatu ditugu (futbol zelaian), aire zabalean eta eskurik onenetan mugitzeaz goza dezazun.

Uztaileko astegunetan, sarrera libre eta dohainik izanda, ikusleentzako tokia betetzen den arte. Ordutegiak:


- 55etik gorakoentzako jarduera fisikoa: Indar lana eta ariketa kardiobaskular nagusiak uztartzen dituzten entrenamendu saioak. Funtsezkoak, hezur patologiak prebenitzeko eta bihotzerako bizimodu osasuntsua egiteko. (55 urtetik gorakoentzat)

- Bodybalance: Hobetu zeure malgutasuna, indarra eta oreka, yoga, tai-xi eta pilates jardueren onena konbinatuz. (16 urtetik gorakoentzat)

- Entrenamendu funtzionala: Saio bizia, dibertigarria eta eraginkorra, zure 360 graduko entrenamendurako: ariketa kardiobaskularra, tonifikazioa eta malgutasuna, zeure gorputz pisuarekin. Saio bakoitza, dema bat. (16 urtetik gorakoentzat)

- Bizkar osasuntsua: Mugimendu kontrolatuak eta ariketa ondo egituratuak, bizkar osasuntsu eta funtzionala lortzen lagunduko dizutenak, lesio edo min arrisku txikiagoarekin aktiboagoa izateko. (18 urtetik gorakoentzat)

- LESMILLS TONE: Konbinazio ezin hobea: lungeak, squatak eta entrenamendu funtzionaleko ariketak. Kaloriak erretzen eta zure fitness maila orokorra hobetzen lagunduko dizu. Egiazta ezazu posible dela entrenamendu osoa egitea 45 minutu soileko saioarekin. Taldekako fitness jardueretan eta entrenamendu funtzionaleko programetan hasteko jarduera ezin hobea. (16 urtetik gorakoentzat)

- Vinyasa yoga: Yoga estilo dinamikoa, vinyasa izeneko mugimenduen bidez jarrerak edo asanak lotzen dituena, arnasketarekin harmonizatuz. Onuragarriak dira gorputzarentzat eta adimenarentzat. (18 urtetik gorakoentzat)

- Erlaxatzeko yoga: Ikuspegi askoz leunago, lasaiago eta lasaigarriagoa du. Hartara, jarreraren bidez egoera fisiko eta mental positiboagoa lortzen lagunduko dizu. (18 urtetik gorakoentzat)

- Zumba fitness: Jar zaitez sasoian eta diberti zaitez, egun-egunekoak diren abestiekin dantzatuz. Eraginkorra, eta jarraitzeko erraza. Probatu fitness festa berria! (16 urtetik gorakoentzat)

Oharrak:
- Sartzea librea eta doakoa da, jendea iristen den ordenaren arabera toki kopurua (futbol zelaia) bete arte. Agian, saioren bat bertan behera utziko dugu, aski parte-hartzailerik biltzen ez bada.
- Saioak ordu-orduan hasiko dira. Parte hartu nahi baduzu, eman izena harrera lekuan.
- Nahitaezkoa izango da eskuoihal handi bat erabiltzea; eta gomendagarria, maskara erabiltzea. Zatoz kirolerako arropa, oinetako eta ekipamendu egokiekin.
- Gorde ezazu pertsonen arteko segurtasun distantzia (1,5 m).
- Jarduera aire zabaleko instalazioetan egiten da. Ez ditugu saioak etengo eguraldia dela eta; behar izanez gero, kiroldegira eramango ditugu saioak.

berriz irekitzea