Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa eta hezur hausturen prebentzioa, emakume adintsuen artean

Ariketa eta hezur hausturen prebentzioa, emakume adintsuen artean

Pisuekin ariketa egitea ona da hezurren osasunerako, eta proba batzuek erakutsi dute lotura dagoela jarduera fisikoaren osteoporosi arriskua murriztearen artean. Aldakako hausturek norberaren independentzia mugatu dezakete, baita bizitza laburtu ere. JAMA Open Network aldizkarian argitaratutako ikerketa batek aztertu du ea zer lotura dagoen bi aldagai hauen artean: jarduera arina, ariketa ertain edo indartsua, ibiltzea eta denbora sedentarioa, batetik; eta hausturek emakume adintsuengan duten intzidentzia, bestetik. Ikerketan, menopausia iragana zuten 77.000 emakumeri baino gehiagori egin zieten jarraipena, batez beste 14 urtez.

Emaitzek erakutsi dutenez, jarduera fisikoa egitea (intentsitate txikiko jarduerak egitea eta ibiltzea barne) lotuta dago aldakako hausturak izateko probabilitate txikiagoarekin. Aitzitik, denbora sedentarioa aldaka hausteko arrisku handiagoari lotuta agertu zen. Emaitza horiek adierazten dute jarduera mailaren bat egiteak emakume adintsuei lagundu diezaiekeela aldakako hausturen arriskua murrizten.

Datuak: LaMonte, M et al. «Association of Physical Activity and Fracture Risk Among Postmenopausal Women». JAMA Netw Open. 2019;2(10):e1914084.