Estadio online | ES | EUS
Menu

Minbizia eta jarduera fisiko erregularra

Minbizia eta jarduera fisiko erregularra

Minbizitik bizirik atera direnak 15 milioi baino gehiago dira Estatu Batuetan soilik; horietako askok osasun arazo berezi-bereziei egiten diete aurre, diagnostikatu dieten minbiziaren eta ezarri dieten tratamenduaren ondorioz. Arazo horietako batzuk izan daitezke funtzionamendu fisikoa eta bizi kalitatea txikiagotzea, errepikatzeko arrisku handitzea eta edozein kausagatiko heriotza tasa handitzea. 2010ean, Estatu Batuetako Kirol Medikuntzako Elkargoaren (ACSM) Mahai Inguruak ondorioztatu zuen ariketa fisikoa modu segurua dela bizirik atera direnek beren gaitasun fisikoa eta bizi kalitatea hobetzeko eta errepikatzeko arriskua murrizteko. 2018an, bigarren mahai inguru baterako deialdia egin zuten, gomendio aurreratuagoak emateko.

2018ko Mahai Inguruak 2010eko bileraren ondorioak berretsi zituen: ariketa fisikoa segurua da, oro har, minbizitik bizirik atera direnentzat. Minbizitik bizirik atera diren guztiei «inaktibitatea saihestea» gomendatzen diete adituek. Mahai inguruak aski ebidentzia aurkitu zuen ondorioztatzeko ariketa aerobikoaren dosi espezifikoak, erresistentzia entrenamendua edo bien konbinazioa lagungarri direla minbiziari lotutako osasun emaitzak hobetzearren, hala nola antsietatea, depresio sintomak, nekea, funtzionamendu fisikoa eta bizi kalitatea.

Datuak: Campbell, Kristin L. et al. «Exercise Guidelines for Cancer Survivors: Consensus Statement from International Multidisciplinary Roundtable». Medicine & Science in Sports & Exercise. 2019ko azaroa – 51. liburukia – 11. zenbakia – 2375–2390. orrialdeak.