Estadio online | ES | EUS
Menu

Forma fisiko hobeak pentsamendu eta memoria hobea dakar

Forma fisiko hobeak pentsamendu eta memoria hobea dakar

Hainbat ikerketak erakutsi dute jarduera fisikoak lotuta dakartzala osasun kognitiboko onurak. Neuropsikopatologiaren Europako Elkargoaren bileran aurkeztutako ikerketa batek aztertu du ea zer lotura dagoen sasoi egoeraren eta garun osasunaren artean, 20 – 59 urte bitarteko 1.200 heldu gaztetan, 30 urteko batez besteko adinarekin. Parte-hartzaileek burmuineko eskanerrak egin zituzten, beren memoria, zorroztasuna, judizioa eta arrazoibidea ebaluatzeko; eta abiadura proba bat ere egin zuten, sasoi maila orokorra ebaluatzeko.
Emaitzek erakutsi zuten gaitasun fisikoko proban emaitza onenak lortu zituzten pertsonek emaitza hobeak lortu zituztela pentsamendu probetan ere. Ikertzaileek adierazi zutenez, emaitza horiek tinkoak izan ziren, baita generoa, adina, arteria presioa, diabetesa eta gorputz masaren indizea bezalako nahaste faktoreak kontuan hartuta ere.
Sexton, C.E., et al. «The influence of aerobic fitness on cerebral white matter integrity and cognitive function in older adults: Results of a one-year exercise intervention». Hum. Brain Mapp. 2013, 34, 2972–2985.