Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa eta bizi iragarpena, adintsuen artean

Jarduera fisikoa eta bizi iragarpena, adintsuen artean

Sarritan gertatzen da zahartzaroan jarduera fisikoaren mailak behera egitea, baina frogatuta dago jarduera fisikoa onuragarria dela adintsuentzat. Journals of Gerontology aldizkarian argitaratutako ikerlan batek Estatu Batuetako Osasun eta Elikadura Azterketen Inkesta Nazionaleko (NHANES) datuak erabili ditu, aztertzearren ea zer lotura dauden objektiboki neurtutako jarduera fisikoaren eta heriotza goiztiarreko arriskuaren artean. Ikertzaileek azterketa estatistikoak egin zituzten, 50 – 85 urte bitarteko pertsonen emaitzen gainean; pertsona horiek azelerometroak eraman zituzten soinean, zazpi egunez.

Ikerlanak erakutsi zuenez, guztira egindako jarduera da hilkortasunaren iragarpen onena bost urte geroago; eta, ondoren, adina. Analisiak erakutsi zuen jarduera fisikoaren neurriak izan zirela heriotza tasaren 10 iragarle nagusietatik 9. Horrek esan nahi du teknologia eramangarriaren bidez neurtutako jarduera fisikoa tresna ona izan daitekeela adintsuen artean bost urte geroagoko hilkortasun arriskua aurreikusteko. Emaitzak bat datoz jarduera fisikoa egitearen eta hilkortasun arrisku murriztuaren arteko lotura erakusten duten beste azterlan batzuekin.

Datuak: Smirnova E., Leroux A., Cao Q., Tabacu L., Zipunnikov V., Crainiceanu C., Urbanek J. «The predictive performance of objective measures of physical activity derived from accelerometry data for 5-year all-cause mortality in older adults: NHANES 2003-2006». J Gerontol A Biol Sci Med Sci. 2018ko abenduaren 28a. glz193.