Estadio online | ES | EUS
Menu

Gazteak, jarduera fisikoa eta miopia

Gazteak, jarduera fisikoa eta miopia

Acta Opthalmologica aldizkarian argitaratutako ikerlan baten helburua izan da zehaztea ea miopiak zer intzidentzia duen 16 – 17 urte bitarteko daniar gazteen talde batengan, eta aztertu du zer erlazio dagoen miopiaren, jarduera fisikoaren eta pantaila aurrean emandako denboraren artean. Ikerketan sartu zituzten Copenhagen Eye Cohort 2000 Eye Study ikerlaneko 1.443 umeri buruzko datuak.

Ikertzaileek aurkitu zuten ikerketako nerabeen % 25ek zutela miopia. Astean hiru orduz baino gehiagoz aktibo egoten zirela adierazi zuten gaztetxoek miopia izateko aukera gutxiago zuten, hain aktibo ez ziren gaztetxoekin alderatuta. Egunean sei orduz baino gehiagoz pantailak erabili zituzten gaztetxoek, gainera, egunean bi orduz baino gutxiagoz pantailak erabili zituztenek baino miopia probabilitate handiagoa zuten.

Datuak: Hansen M.H., Laigaard P.P., Olsen E.M., Skovgaard A.M., Larsen M., Kessel L., Munch I.C. «Low physical activity and higher use of screen devices are associated with myopia at the age of 16-17 years in the CCC2000 Eye Study». Acta Opthalmologica. 2019ko irailaren 9a.