Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa eta heriotzaren prebentzioa, gaixotasun kardiobaskularra duten pertsonen artean

Jarduera fisikoa eta heriotzaren prebentzioa, gaixotasun kardiobaskularra duten pertsonen artean

Hainbat ikerlanek erakutsi dute lotura doazela jarduera fisikoaren dosia eta heriotza tasaren murrizketa. European Heart Journal aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du zer eragin duen astialdian egindako jarduera fisikoak heriotza tasaren gainean, heriotzaren arrazoia edozein dela ere, gaixotasun kardiobaskularra (GKB) duten pertsonen artean eta ez dutenenen artean.

Ikertzaileek ikerketa handi baten datuak aztertu zituzten, gaixotasun kardiobaskularren bat zuten 131.558 pertsonari eta horrelako gaixotasunik ez zuten 310.240 pertsonari buruzkoak.

Emaitzek erakusten dutenez, astean egindako ariketetako lan metaboliko baliokideko (MET) 500 minutu bakoitzeko, hilkortasun arriskua % 14 murriztu zen GKB duten pertsonen artean; eta % 7, gaixotasun hori ez dutenen artean. Gainera, GKB zuten pertsonen artean, ariketa maila handia (1.000 minututik gorako MET) egin zutenek heriotza arrisku normala izan zuten, GKB gabeko pertsonen neurrikoa. Azterlan hori bat dator jarduera fisikoak heriotza goiztiarraren arriskua murriztu dezakeela dioen ebidentziarekin, bai GKB duten pertsonen kasuan, bai gaixotasun hori ez dutenen kasuan.

Datuak: Jeong S.W., Kim S.H., Kang S.H., Kim H.J., Yoon C.H., Youn T.J., Chae I.H. «Mortality reduction with physical activity in patients with and without cardiovascular disease». European Heart Journal. 2019ko irailaren 1a.