Estadio online | ES | EUS
Menu

Bizimodu osasungarria eta dementzia

Bizimodu osasungarria eta dementzia

Journal of the American Medical Association aldizkarian argitaratutako ikerlan batek ikertu du bizimoduaren, arrisku genetikoaren eta dementzia garatzearen arteko harremana. Europar jatorriko 196.000 heldu estatubatuar baino gehiago aztertu zituzten, 60 urte edo gehiagokoak, narriadura kognitiborik gabeak entseguaren hasieran, eta hamar bat urtez jarraitu zituzten. Bizimodu osasungarriaren puntuazio bat ezarri zen, lau faktore kontuan hartuta: tabakismoa, jarduera fisikoa, dieta eta alkohol kontsumoa.

Emaitzek adierazi zutenez, arrisku genetiko handia eta bizimodu osasungarriaren puntuazio baxua duten pertsonek 2,83 aldiz aukera handiagoa dute dementzia izateko, arrisku genetiko txikia eta bizimodu osasungarriaren puntuazio ona duten pertsonek baino. Azterketak erakutsi zuen, orobat, bizimodu osasuntsua dementziaren intzidentzia txikiagoari lotuta dagoela, arrisku faktorea edozein dela ere.

Datuak: Ilianna Lourida, PhD.; Eilis Hannon, PhD.; Thomas J. Littlejohns, PhD.; et al. «Association of Lifestyle and Genetic Risk With Incidence of Dementia». Journal of the American Medical Association. Online argitaratua, 2019ko uztailaren 14a.