Estadio online | ES | EUS
Menu

Neurrizko ariketa fisikoa eta sindrome metabolikoa

Neurrizko ariketa fisikoa eta sindrome metabolikoa

PLoS One aldizkarian argitaratutako ikerketa batek aztertu du ea ariketa egiten den eremuak eta intentsitateak zer eragin duten sindrome metabolikoaren arriskuaren gainean. Azterlanak Kanariar Uharteetako 6.729 heldu hartu zituen barnean; haien osasun egoera ebaluatu zuen, eta beren jarduera fisikoko portaerei buruz galdetu zien: ariketa indartsua, etxeko lanak, garraio aktiboa...

Emaitzek erakutsi zuten lotura bat dagoela ariketa neurritsu-indartsuaren eta sindrome metabolikoa izateko probabilitate txikiagoaren artean; zehazki, ariketa neurritsu-indartsuko egun bakoitzeko lan metaboliko baliokideko ordu bakoitzarekin, sindrome metabolikoa izateko probabilitatea % 3-10 txikiagoa zela. Hartara, eguneko hiru orduko lan metaboliko baliokidea pilatu zuten parte-hartzaileek sindrome metabolikoa izateko probabilitate % 23 txikiago zuten. Hala ere, egunean telebistari begira bi ordu baino gehiago emateak efektu hori baliogabetzen zuela dirudi. Azterlanak ariketa arina edo etxeko jarduera sindrome metabolikoaren arriskuarekin lotu ez zuen arren, bi jarduera motak garrantzitsuak izan ziren eguneko lan metaboliko baliokideko hiru ordu metatzeko.

Datuak:Serrano-Sánchez J.A., Fernández-Rodríguez M.J., Sanchis-Moysi J., Rodríguez-Pérez M.D.C., Marcelino-Rodríguez I., Cabrera de León A. «Domain and intensity of physical activity are associated with metabolic syndrome: A population-based study». PLoS One. 2019ko uztailaren 17a; 14(7):e0219798. doi: 10.1371/journal.pone.0219798. eCollection 2019.