Estadio online | ES | EUS
Menu

Entrenamendu funtzionala eta tradizionala, eta emakume adintsuen indarra hobetzea

Entrenamendu funtzionala eta tradizionala, eta emakume adintsuen indarra hobetzea

Guztiz onartuta dago erresistentzia entrenamenduak adineko pertsonengan giharren tamaina eta indarra garatzen lagun dezakeela. Archives of Gerontology and Geriatrics aldizkarian argitaratutako ikerlan berri batean, aztertu dute ea zer ondorio dituen erresistentzia funtzionaleko ariketak (ariketa mota horretan, eguneroko bizitzako jardueretan ohikoak diren mugimenduetatik dator estimulu nagusia), adineko emakumeen muskulu-indarraren, abiaduraren eta gaitasunen gainean. Azterketa gurutzatu horren barruan, parte-hartzaile bakoitzak hiru esku-hartze jaso zituen une desberdinetan, eta 47 emakumek parte hartu zuten entrenamendu funtzionalean, erresistentzia tradizionaleko entrenamenduan eta luzamenduan.

Emaitzek erakutsi zutenez, entrenamendu funtzionalak gorputz koipearen masan beherakada estatistiko esanguratsua ekarri zuen, eta erresistentzia-entrenamendu tradizionalak gorputz masa magroa nabarmen handitzea ekarri zuen. Bi erresistentzia-entrenamendu motek muskulu indarra hobetu zuten, abiapuntuko egoerarekin alderatuta, baina luzatze ariketekin egindako esku-hartzeak indarra gutxitzea ekarri zuen. Ez zen alderik egon erresistentzia entrenamendu tradizionalaren eta funtzionalaren artean, neurtutako edozein emaitzatarako, eta horrek esan nahi du biak eraginkorrak direla fisikoki aktiboak diren emakume adintsuengan giharretako indarra hobetzeko.

Datuak: De Resende-Neto A.G., Oliveira Andrade B.C., Cyrino E.S., Behm D.G., De-Santana J.M., Da Silva-Grigoletto M.E. «Effects of functional and traditional training in body composition and muscle strength components in older women: A randomized controlled trial». Archives of Gerontology and Geriatrics. 2019ko ekainaren 22a; 84:103902. doi: 10.1016/j.archger.2019.103902. [Inprimatu aurreko Epub fitxategia.]