Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa eta antsietatea

Jarduera fisikoa eta antsietatea

Antsietatea da buruko osasun arazorik ohikoena: helduen ia herenari eragiten dio bere bizitzako uneren batean. Banakako hainbat ikerlanek frogatu dute jarduera fisikoak antsietate arriskua murriztu dezakeela. Orain, Depression and Anxiety aldizkariak eskala handiko lehen berrikuspena argitaratu du. Berrikusleek 14 kohorte edo talde aztertu dituzte, kalitate ertaineko eta altuko 13 azterlanetan. Azterlan horietan, 75.000 pertsonari baino gehiagori egin zieten jarraipena ikerlanek, 357.000tik gora pertsona-urtean. Ondo irakurri duzu. Zenbaki hori ez da akats tipografiko bat, «pertsona-urte» batek adierazten du pertsona kopurua biderkatu dela ikerlanak pertsona horiek jarraitzen emandako urteen kopuruarekin; horrek ahalbidetzen du ikerlanak ebaluatutako urte guztiak irudikatzea.

Emaitzek erakusten dutenez, jarduera fisikoaren maila altuak dituzten pertsonek —jarduera mailaren berri eurek emanda— antsietatea izateko aukera txikiagoak zituzten jarduera fisikoaren maila baxuagoak zituztenek baino. Jarduera maila altuek, era berean, agorafobiaren eta trauma osteko estresaren aurkako babesa ematen zutela dirudi. Emaitza horiek agertu ziren bai haurrengan, bai nerabe eta helduengan.

Schuch F.B., Stubbs B., Meyer J., Heissel A., Zech P., Vancampfort D., Rosenbaum S., Deenik J., Firth J., Ward P.B., Carvalho A.F., Hiles S.A. «Physical activity protects from incident anxiety: A meta-analysis of prospective cohort studies». Depression and Anxiety. 2019ko ekainaren 17a.