Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa eta osasuna, bularreko minbizitik bizirik atera direnengan

Jarduera fisikoa eta osasuna, bularreko minbizitik bizirik atera direnengan

BREX ikerlana —Breast Cancer Exercise, Bularreko Minbiziaren Ariketa— Finlandian egindako ausazko saiakuntza kontrolatu bat izan zen, eta bularreko minbizitik bizirik ateratakoen artean ebaluatu zuen ariketak epe luzera zer ondorio zituen tratamenduen ondorio negatiboetan eta minbizi errepikapenean. BREX egin zenetik bost urtera bizi kalitatean izandako emaitzen berri eman du Greziako In Vivo aldizkarian argitaratutako artikulu batek. BREX ikerlana urtebeteko ariketazko esku-hartze bat izan zen: talde ariketa bat egiten zuten astean behin, eta erresistentzia ariketa bat etxean astean bitan.

Emaitzek erakutsi dutenez, ikerlana hasi zenetik bost urte geroago jarraipena egin zenera bitartean beren jarduera fisikoa hobetu zuten parte-hartzaileek joera handiagoa izan zuten osasun globalaren puntuazioa hobetzeko, bai eta funtzionamendu fisikoaren, sozialaren eta rol funtzionamenduaren aldetik bizi-kalitatea hobetzeko ere. Aurkikuntza horiek bat datoz gaur egun dagoen ebidentziarekin, jarduera fisikoa onuragarria dela bularreko minbizitik bizirik atera direnentzat; eta jarduera programek biztanleria horrentzat duten garrantziaren alde egiten dute.

Datuak: Penttinen H., Utriainen M., Kellokumpu-Lehtinen P.L., Raitanen J., Sievänen H., Nikander R., Blomqvist C., Huovinen R., Vehmanen L., Saarto T. «Effectiveness of a 12-month Exercise Intervention on Physical Activity and Quality of Life of Breast Cancer Survivors; Five-year Results of the BREX-study». In Vivo. 2019ko maiatza-ekaina; 33(3):881-888. doi: 10.21873/invivo.11554.