Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisiko gidatua eta desgaitasuna duten pertsonak

Jarduera fisiko gidatua eta desgaitasuna duten pertsonak

Desgaitasuna duten haurrek eta helduek beren kideek baino aukera gutxiago dute behar bezainbesteko jarduera fisikoa egiteko. Disability and Rehabilitation aldizkarian argitaratutako ikerlan batek ebaluatu du zer bideragarritasun duen komunitatean oinarrituta eta ikasleen tutoretzapean egindako ariketa programa batek. Desgaitasunen batekin (Down sindromea, garuneko paralisia, espektro autistaren nahasmendua, bizkarrezur bifidoa edo bizkarrezur muineko lesioa) bizi diren 19 pertsona sartu zituzten 12 asteko ikerketa honetan. Saioak iraun bitartean, parte-hartzaileek astean bitan egiten zuten ariketa, euren zaintzailearekin.

Emaitzek erakusten dute programak betetze maila altua izan zuela: parte-hartzaileak programatuta zituzten saioen % 91ra joan ziren, eta intentsitatea handitu zuten, bai indarrari dagokionez, bai gaitasun aerobikoari dagokionez. Hanken indarra, besoen indarra, ibiltzeko erresistentzia eta osasunari lotutako bizi kalitatea hobetu zirela ikusi zen. Programan parte hartu zuten gazteek esperientzia ona izan zutela adierazi zuten; horrek adierazten du komunitatean oinarritutako eta zaintzaile ikasleek zuzendutako programa bat egingarria eta onargarria dela desgaitasunen batekin bizi diren haurrentzat.

Datuak: Shields N., van den Bos R., Buhlert-Smith K., Prendergast L., Taylor N. «A community-based exercise program to increase participation in physical activities among youth with disability: a feasibility study». Disability and Rehabilitation. 2019ko maiatza; 41(10):1152-1159.