Estadio online | ES | EUS
Menu

Dispositivos portátiles y actividad física

Dispositivos portátiles y actividad física

Jarduera-jarraitzaile eramangarriek modu objektiboan neurtzen dute jarduera fisikoaren maila, eta orain ia edonoren eskura daude. JMIR mHealth and uHealth aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer eraginkortasun duten jarduera-jarraitzaile eramangarriak sartzen dituzten jarduera fisikoko esku-hartzeek. Ikertzaileek 28tik gora ikerlan sistematikoki aztertu zituzten; guztira, 3.600 parte hartzaile zituzten ikerlan horiek.
Metaanalisiaren ikerlan guztietan, emaitzek erakutsi zuten gehikuntza estatistikoki esanguratsua gertatu zela eguneroko urratsetan, jarduera fisiko neurritsu edo indartsuan eta energia gastuan; eta denbora sedentarioaren murrizte bat, estatistikoki esanguratsua ez dena, esku-hartze taldeetan, kontrol taldeekin alderatuta. Egileek ondorioztatu dutenez, «kontsumitzailearentzat pentsatutako jarduera-jarraitzaile eramangarri bat erabiltzeak, dela esku-hartze baten osagai nagusitzat, dela jarduera fisikorako esku-hartze zabalago baten partetzat, jarduera fisikoan izaten den parte hartzea handitzeko ahala du».

Datuak Brickwood K.J., Watson G., O'Brien J., Williams A.D. «Consumer-Based Wearable Activity Trackers Increase Physical Activity Participation: Systematic Review and Meta-Analysis». JMIR Mhealth Uhealth. 2019ko apirilaren 12a; 7(4).