Estadio online | ES | EUS
Menu

Yogak adintsuen gorputzeko eta buruko osasuna hobetzen du

Yogak adintsuen gorputzeko eta buruko osasuna hobetzen du

Ebidentziek iradokitzen dute yoga onuragarria izan daitekeela indarra eta oreka hobetzeko. International Journal of Behavioral Nutrition and Physical Activity aldizkarian argitaratutako ikerlan batek eskuragarri dagoen literatura aztertu du, gai hau hartuta: ea yogak zer eragin duen osasunari lotutako bizi kalitatean eta funtzio fisikoan, adintsuen artean. Azterketan, ausazko 22 entsegu kontrolatu sartu zituzten, guztira.

Datuek erakusten dute yoga egiteak lotura estatistikoki esanguratsua duela orekarekin, beheko gorputz zatiaren malgutasunarekin eta beheko gorputz adarren indarrarekin, fisikoki aktibo ez diren kontrol subjektuekin konparatuta. Gainera, ikusi da yogak ondorio onuragarriak dituela depresioan, sumatutako buru osasunean, sumatutako gorputz osasunean, loaren kalitatean eta bizitasunean, aktibo ez diren kidekoekin konparatuta. Fisikoki aktibo diren beste kide batzuen aldean, yoga egiten zutenek onurak izan zituzten beheko gorputz adarren indar eta malgutasunean, eta depresioan. Egileek adierazi dutenez, «azterketa honetan konparatu dira lehendabizikoz yogaren eraginak kontrol subjektu aktibo eta inaktiboekin, ezaugarritzat gaitz kliniko zehatzik ez duten adintsuen artean. Ondorioek adierazten dute populazio horretan yoga jardunek hobetu egiten dituztela hainbat funtzio fisiko eta osasunari lotutako bizi kalitatea, kontrol kondizio biekin konparatuta».

Datuak Sivaramakrishnan D., Fitzsimons C., Kelly P., Ludwig K., Mutrie N., Saunders D.H., Baker G. «The effects of yoga compared to active and inactive controls on physical function and health related quality of life in older adults- systematic review and meta-analysis of randomised controlled trials». International Journal of Behavioral Nutrition and Physical Activity. 2019ko apirilaren 5a; 16(1):33.