Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoak gutxitu egiten du gaixotasun kardiobaskularraren arriskua

Jarduera fisikoak gutxitu egiten du gaixotasun kardiobaskularraren arriskua

Ikerlan batzuek erakutsi dute ariketa lagungarria izan daitekeela bihotzeko gaixotasunetatik babesteko. Hala ere, ez da hain ezaguna zer erlazio dauden jarduera fisikoaren eta gertaera kardiobaskular jakin batzuen artean. European Journal of Epidemiology aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du zer lotura dagoen jarduera fisikoaren eta heriotza kardiobaskularreko zazpi kausaren artean. Ikertzaileek 65.000tik gora lagunen datuak erabili zituzten; Ingalaterrako Osasun Inkestatik eta Eskoziako Osasun Inkestetatik hartutako datuak dira. Segimendua egin zitzaien parte hartzaileei, batez beste 9 urtez.

Azterketak dioenez, segimenduko aldian zehar, % 20 aktiboenek arrisku txikiagoa dute ondorengo hauek izateko: bihotzekoa, bihotzeko gaixotasun iskemiko kronikoa, bihotz-biriketako gaixotasuna, arritmiak, bihotzeko gutxiegitasuna, istripu zerebrobaskularra, aneurisma eta gaixotasun baskular periferikoak. Emaitza horiek erregularrak izan ziren ikerlanaren hasieran gaixotasun kardiobaskularreko arriskua zutenen —edo ez zutenen— artean.

DatuakHamer M., O'Donovan G., Stamatakis E. «Association between physical activity and sub-types of cardiovascular disease death causes in a general population cohort.» European Journal of Epidemiology. 2019ko maiatza; 34(5):483-487