Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa egitea, ongizate hobearekin lotua nerabeen artean

Jarduera fisikoa egitea, ongizate hobearekin lotua nerabeen artean

Zeelanda Berriko Sports Medicine aldizkarian argitaratutako berrikuspen sistematiko batek eta metanalisi batek aztertu dituzte gaur egungo datuak, ea zer eragin duen jarduera fisikoak haur eta nerabeen buruko osasunaren eta ongizatearen gainean. Berrikuspenean epe luzerako azterlan batzuk sartu zituzten, esku-hartzezkoak eta zeharkakoak, barnean hartzen zituztenak eskolaurreko adineko haurrak (2-5 urte bitartekoak), eskola adinekoak (6-11 urte bitartekoak) eta nerabeak (12-18 urte bitartekoak). Ikertzaileek 114 azterlan berrikusi zituzten, 2013 eta 2018. urteen bitartean argitaratuak.

Esku hartzezko 18 azterlanen datuek (ausazko saiakuntza kontrolatuak eta ausazkoak ez ziren saiakuntza kontrolatuak) estatistikoki esanguratsua den lotura bat erakutsi zuten nerabeen jarduera fisikoaren eta osasun mentalaren artean. Zeharkako eta epe luzerako azterlanen datuek agertu zuten lotuta daudela jarduera fisikoa eta arazo psikologikoen (hala nola depresioa eta estresa) maila baxuenak. Jarduera, gainera, buruko osasun hobearekin lotu zuten, norberaren irudia eta zoriontasuna barne.

Datuak: Rodriguez-Ayllon M., Cadenas-Sánchez C., Estévez-López F., Muñoz N.E., Mora-Gonzalez J., Migueles J.H., Molina-García P., Henriksson H., Mena-Molina A., Martínez-Vizcaíno V., Catena A., Löf M., Erickson K.I., Lubans D.R., Ortega F.B., Esteban-Cornejo I. «Role of Physical Activity and Sedentary Behavior in the Mental Health of Preschoolers, Children and Adolescents: A Systematic Review and Meta-Analysis». Sports Medicine. 2019ko apirilaren 16a.