Estadio online | ES | EUS
Menu

Sasoia hobetzea, depresio sintoma urriagoei lotua

Sasoia hobetzea, depresio sintoma urriagoei lotua

Depresio nahasmendu larriaren ezaugarri dira tristuraren edo interesik ezaren sentimendu iraunkorrak. Gainera, berekin ekar ditzake gorputzeko eta jokabideko zenbait sintoma, hala nola loaren, apetituaren eta energia mailaren aldaketak. Journal of Psychiatric Research aldizkarian argitaratutako ikerketa batek aztertu du ea oxigeno kontsumo maximoari eta sasoi mailei edo ariketa modalitateei dagokienez subjektuek berek jakinarazitako hobekuntzek eraginik ote zuten depresio sintometan, ongizatean eta loan. Ikerketa horretan 53 heldu hartu zituzten, eta zoriz esleitu zituzten batzuk ariketa aerobiko konstantea egitera, eta beste batzuk abiadurazko entrenamendu txandakatuetara. 35na minutuko hiru saio egin zituzten, astero, lau astez.

Ikertzaileek aurkitu zutenez, oxigeno kontsumo maximoarekin neurtutakoaren arabera sasoi fisikoan izandako hobekuntzak lotuta zeuden depresio sintoma urriagoekin, ongizate hobearekin eta lo hobearekin. Egoera fisikoari dagokionez subjektuek berek emandako hobekuntzak, era berean, loaren hobekuntzei eta buruko erresistentzia handiagoari lotuta agertu ziren, lau asteko esku-hartzearen ondoren. Badirudi onura horiek agertzeko berdin diola zer ariketa modalitate egiten den.

Datuak:Gerber M., Minghetti A., Beck J., Zahner L., Donath L. «Is improved fitness following a 12-week exercise program associated with decreased symptom severity, better wellbeing, and fewer sleep complaints in patients with major depressive disorders? A secondary analysis of a randomized controlled trial». Journal of Psychiatric Research. 2019ko martxoaren 15a; 113:58-64.