Estadio online | ES | EUS
Menu

Zumba solidarioa - ACABE

Zumba solidarioa - ACABE
ACABE-Anorexia eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkarteak zumba master klase solidarioa antolatu du Vital Fundazioarekin eta Estadio Fundazioarekin elkarlanean. Elikadura-portaeraren nahasmendua duten pertsonen alde eta nahasmendu horren prebentzioaren...

ACABE-Anorexia eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkarteak zumba master klase solidarioa antolatu du Vital Fundazioarekin eta Estadio Fundazioarekin elkarlanean. Elikadura-portaeraren nahasmendua duten pertsonen alde eta nahasmendu horren prebentzioaren alde Elkarte honek egiten duen lanera bideratuko da biltzen den diru guztia.

Abenduaren 22an, igandea, Estadio Fundazioan izango da zumba instruktore batzuen artean emango den master klase hori. 11:00etatik 13:00etara egingo da, Estadio Fundazioaren kiroldegian. Ekitaldia mota guztietako publikorako da, adin muga barik. Jarduera solidarioa denez, beharrezkoa da sarrera aldez aurretik erostea, webgune honetan bertan. Sarreren salmentatik lortzen den diru guztia -7 €, ACABEra bideratuko da, elikadura-nahasmenduen arloan adin guztietako gizon eta emakumeei laguntzeko sortutako irabazi asmorik gabeko elkartera.

Zumba jatorri kolonbiarra duen fitness diziplina bat da, prestaketa fisikoa, entrenamendua eta dantza uztartzen dituena. Gorputz osasuntsua izaten laguntzen digu, baita indartzen eta malgutasuna ematen ere, ondo pasatzen dugun bitartean, zenbait errutina aerobikorekin uztartzen diren dantza-mugimenduen bidez. Nazioarteko musikak eta erritmo latino-amerikarrek, esaterako cumbia, salsa, samba, merengea eta regaton, musika, ariketa eta dibertsio ordu bi ahalbidetuko dizkigute, gure gizartearen aldeko ekimen solidario bati laguntzeaz gain.
Izena emateak

+información e inscripciones en fundacionvital.eus

Anima zaitez eta har ezazu parte!