Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa programa pertsonalizatuek adintsuen funtzio kognitiboa hobetzen dute

Ariketa programa pertsonalizatuek adintsuen funtzio kognitiboa hobetzen dute

Narriadura kognitiboa da zahartzeari lotutako osasun aldaketetako bat. Aurretiko ebidentziek iradokitzen dute ariketak rol garrantzitsua joka dezakeela narriadura hori murrizten edo prebenitzen. Physiology & Behavior aldizkarian argitaratutako lan batek aztertu du ea zer eragin duen ariketa programa pertsonalizatu batek 33 portugaldar adintsuren talde batean. Ariketazko esku hartz horretan, entrenamendu aerobikoa eta indarrezkoa sartu zituzten, eta AGA@4Life (zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko ikuspegi geriatriko integrala) erakundeak deskribatutako ereduari jarraitu zioten. Parte hartzaileak ariketa talde batean edo kontrol talde batean banatu zituzten, ariketa taldera sartu nahi zuten edo ez aintzat hartuta. Taldeak antzekoak ziren ezaugarri kliniko eta demografikoei dagokienez. Ariketaren arloko profesional bik eman zuten programa.

Emaitzek funtsezko hobekuntzak erakutsi zituzten ariketako parte hartzaileen artean, kontrol taldekoekin konparatuta. Bereziki, ariketa taldeak hobekuntzak izan zituen mugimendu kontrolean, espazio laneko memorian eta ikaskuntza bisuoespazial elkartuan, ariketa egin ez zuen taldearekin konparatuta. Egileek diotenez, «emaitzek argi eta garbi identifikatzen dute ariketa fisikoa tresna ez-farmakologiko eraginkortzat, adintsuen funtzio kognitiboan zahartzeari lotuta izaten den narriatzea modu positiboan modulatze aldera, batez ere osagai anitzeko egitura duen ikuspegi pertsonalizatuarekin bideratzen denean».

Pereira T., Cipriano I., Costa T., Saraiva M., Martins A.; AGA@4life Consortium Exercise, ageing and cognitive function - «Effects of a personalized physical exercise program in the cognitive function of older adults». Physiology & Behavior. 2019ko apirilaren 1a; 202:8-13.