Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera gehiago egitea, lo eta depresio arazo gutxiago izateari lotua

Jarduera gehiago egitea, lo eta depresio arazo gutxiago izateari lotua

Jarduera maila altuagoa izatea, lo arazo gutxiago eta depresio sintoma gutxiago izateari lotua

Nahiz eta ebidentziek erakutsi duten lotura dagoela jarduera fisikoaren lo arazoen eta depresioaren artean, lotura horien izaera ez dago hain garbi. Medicine and Science in Sports and Exercise aldizkarian argitaratutako ikerlan batek Finlandiako gazteen arrisku kardiobaskularrei buruzko ikerlanaren datuak erabili ditu, ebaluatzearren ea lo arazoak bitartekari izan ziren ariketaren eta depresio sintomen arteko loturetan. Ikertzaileek 3.500dik gora lagunen datuak ikertu zituzten.

Emaitzek erakutsi zuten lotura bat dagoela jarduera fisikoaren eta lo arazoak eta depresio sintomak izateko arrisku txikiagoaren artean. Jarduera fisikoak loaren gainean duen eragina, zati batean bitartekari izan zen jarduera fisikoak depresioaren gainean duen eraginean. Hala ere, aurrez depresioaren eragina izan zuten pertsonak azterketatik kentzeak bitartekaritza eragin hori ezabatu zuen. Emaitza horiek bat datoz aurrez egindako ikerlanekin; izan ere, aurreko ikerlan horietan aurkitu zen ariketak eragin onuragarria duela loan eta depresioan.

: Kaseva K., Dobewall H., Yang X., Pulkki-Råback L., Lipsanen J., Hintsa T., Hintsanen M., Puttonen S., Hirvensalo M., Elovainio M., Raitakari O., Tammelin T. «Physical Activity, Sleep, and Symptoms of Depression in Adults-Testing for Mediation». Medicine and Science in Sports and Exercise. 2019ko urtarrilaren 25a. doi: 10.1249/MSS.0000000000001896. [Inprimatu aurreko Epub fitxategia.]