Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoan maila altuagoak eta bihotz-hodi arrisku txikiagoa haurrengan.

Jarduera fisikoan maila altuagoak eta bihotz-hodi arrisku txikiagoa haurrengan.

Jarduera maila altuenak eta denbora sedentarioko maila baxuenak, arrisku kardiometaboliko txikiagoari lotuak haurren artean.

Arazo metabolikoak, hala nola obesitatea eta diabetesa, oraindik ere ugaritzen ari dira haurren artean. Estatu Batuetan, gutxi gorabehera haur-nerabeen % 18,5 dira obesoak. Scandinavian Journal of Medicine & Science in Sports aldizkarian argitaratutako ikerlan batean aztertu dute ea jarduera fisikoaren mailek zer eragin duten haurren arrisku kardiometabolikoaren faktoreetan. Ikerlanak jarraipena egin zien 6–8 urte bitarteko 258 haurri, bi urtez. Objektiboki neurtu zituzten haien jarduera mailak, bihotz erritmoaren eta mugimenduaren sentsore batekin.

Emaitzek erakutsi zuten jarduera fisiko indartsu edo neurritsu-indartsua lotuta dagoela arrisku kardiometaboliko txikiago batekin. Jarduera indartsua, era berean, lotuta agertu zen gorputz koipearen ehuneko txikiago batekin, triglizeridoen eta intsulinaren maila baxuagoekin, eta HDL kolesterol tasa handiagoarekin. Jarduera neurritsua lotuta agertu zen intsulina maila baxuagoekin eta HDL kolesterolaren maila handiagoekin; eta jarduera fisikoaren maila apalak eragin txiki bat izan zuen arrisku kardiometabolikoa txikiagotzen. Emaitzek, gainera, erakutsi zuten denbora sedentarioaren denbora kopuru handiagoa lotuta dagoela arrisku kardiometaboliko handiagoarekin.

Datuak: Väistö J., Haapala E.A., Viitasalo A., Schnurr T.M., Kilpeläinen T.O., Karjalainen P., Westgate K., Lakka H.M., Laaksonen D.E., Ekelund U., Brage S., Lakka T.A. «Longitudinal associations of physical activity and sedentary time with cardiometabolic risk factors in children». Scandinavian Journal of Medicine & Science in Sports. 2019ko urtarrila; 29(1):113-123.