Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Cómo reducir tu huella de CO2 cuando haces deporte

AEA: <i>Cómo reducir tu huella de CO2 cuando haces deporte</i>
Datorren ostegunean, hilak 5, hemen izango ditugu Ana Vallejo —kirolerako ingurumen kudeaketan aditua— eta Ander Aguirre, praktikan jokabide sostengagarria hartzeko aukerak azaltzen.

Aro aldaketa batean gaude, eta dema handienetako bat dugu klima krisia. Parisko 2015eko hitzarmenaz geroztik, ibilbide orri bat markatu da, gobernuek, enpresek, antolakundeek eta oro har gizarte osoak beren isuriak murriztu ditzaten eta Garapen Sostengagarriko Helburuak bete ditzaten. Helburu horietan zehaztuta daude aurre egin behar diegun gizarte, ekonomia eta ingurumen demak.

Lurreko klima aldatuz joan da zikloei jarraituz. Baina, gaur egun, aldaketa azeleratu da gizakiaren eraginez, eta aldaketa horren bultzatzaile handiena dira karbono dioxidoaren (CO2) isuriak. Aldatzea merezi du, eta ezinbestekoa da baldin guztion artean pertsonen eta planetaren bizitza hobetzen lagundu nahi badugu.

Zer ondorio ditu klima krisi honek kirol jardueran eta kirolarien osasunean? Zer erantzukizun ditugu herritartzat, ekonomia sektoretzat (kirola) eta kirolaritzat, CO2 isuriak murrizte aldera? Nola jakin dezakegu zer isuri dituen gure kirol jarduerak, eta nola murriztu dezakegu? Prest gaude gure kontsumo ohiturak aldatzeko, geure bizitza eta geure ingurunearena hobetzearren?

Gai horiek eta beste batzuk lantzeko, hemen izango ditugu:

– Ana Vallejo, MQSostenible aholkularitza enpresakoa, kirol antolakundeentzako ingurumen eta sostengagarritasun kudeaketako proiektuetan aditua.
– Ander Aguirre, antropologoa, eskalatzailea eta kirolaria.
– Iñaki Bilbao, Emptesport enpresako bulego teknikoko zuzendaria.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen graduko kredituak izapidetzeko balio du. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.ehu.eus/kirolak-araba webgunean.

Hurrengo saioak:

DataGaiaIzenburuaHizlariak
2020ko martxoak 5Kirola eta ingurumen krisiaCómo reducir tu huella de CO2 cuando haces deporteAna Vallejo, Iñaki Bilbao eta Ander Agirre
2020ko apirilak 2Kirola eta politika Deportistas políticamente correctas/osJosé Luis Pz. Triviño eta Orfeo Suárez
2020ko maiatzak 7Sexu aniztasuna eta kirolaDeporte, orientación sexual e identidad de géneroNaiara Loy, Izaro Antxia eta Jon Cadierno