Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Utilidades de la prueba de esfuerzo en el deporte

AEA: <i>Utilidades de la prueba de esfuerzo en el deporte</i>
Gaur, otsailaren 6an (osteguna), 18:30ean, María Sagasti etorriko zaigu ez Interneten, ez liburuetan dagoena azaltzera, ea esfortzu proba bateko informazioak entrenatzeko zer balio praktiko ematen duen, Eneko Llinas eta Jonatan Martínez lagun dituela.

Kirol errendimenduaren ikuspegitik, esfortzu probak hainbat balio ematen dizkigu, gure sasoi mailari buruz oso informazio zehatza eskaintzen dizkigutenak, eta bakoitzarentzako esfortzu eta intentsitate egokienak zehazteko bidea ematen digutenak. Errendimenduko esfortzu probak kirolariari buruzko ia guztia esaten die entrenamenduaren arloko profesionalei: ea zer entrenamendu egiten aritu den (egokia edo ez), ea nekea duen edo ez, ea kalitatea duen edo ez, ea ondo edo gaizki jaten dituen karbohidratoak... Eta, gainera, errendimendua hobetzen bete-betean asmatzeko, entrenamendu zonak finkatzen dizkio zehaztasunez.

Gure helburua edozein dela ere, ezinbestekoa da kontrola eramatea eta esfortzu proba egitea. Izan ere, gero eta maizago egiten du kirola bakoitzak bere aldetik; bereziki, helburua osasuna zaintzea denean. Kirola egiten duenarentzat, ezinbestekoa da aldian-aldian esfortzu proba egitea (urtean behin egitea da onena), osasuna zaintzearren eta entrenamenduen intentsitatea zehaztasunez finkatzearren. Mariaren aburuz, «funtsezkoa da bermatzea baldintzarik onenetan gaudela egitera goazen kirol jardunerako, ez dagoela bateraezintasunik...». Esfortzu proba egiteak kirola % 100ean gozatzearen lasaitasuna ematen digu.
Gaia lantzera etorriko zaizkigu:

– María Sagasti, Gorputz Hezkuntzan espezializatutako medikua, homeopata eta kiroleko goi errendimenduko masterduna.
– Eneko Llinas, DBHko irakaslea, ohiko korrikalaria eta triatleta amateurra 2018tik.
– Jonatán Martínez, Jarduera Fisikoetako eta Kirol Animazioko goi mailako teknikaria, XMX Fitnesseko teknikaria. Estadioko Fitness Zerbitzuko eta Entrenamendu Pertsonaleko arduraduna.

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen graduko kredituak izapidetzeko balio du. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.ehu.eus/kirolak-araba webgunean.

Hurrengo saioak:

DataGaiaIzenburuaHizlariak
2020ko otsailak 6Kirola, entrenamendua eta osasunaUtilidades de la prueba de esfuerzo en el deporteMaría Sagasti, Eneko Llinas eta Jonatan Martínez
2020ko martxoak 5Kirola eta ingurumen krisiaCómo reducir tu huella de CO2 cuando haces deporteAna Vallejo eta Iñaki Bilbao
2020ko apirilak 2Kirola eta politika Deportistas políticamente correctas/osJosé Luis Pz. Triviño eta Orfeo Suárez
2020ko maiatzak 7Sexu aniztasuna eta kirolaDeporte, orientación sexual e identidad de géneroNaiara Loy, Izaro Antxia eta Jon Cadierno