Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: La semilla de la corrupción

AEA: <i>La semilla de la corrupción</i>
Datorren ostegunean, hilak 9, 18:30ean, Ignacio Benítez katedraduna eta Lander Iraragorri gogoetan arituko zaizkigu, kirola zenbateraino den kaltebera ustelkeriaren aurrean

Datorren ostegunean, hilak 9, 18:30ean, Ignacio Benítez katedraduna eta Lander Iraragorri gogoetan arituko zaizkigu, kirola zenbateraino den kaltebera ustelkeriaren aurrean.

Kirol arloak, bereziki kirol profesionalak, pasioak eta emozioak ez ezik dirutza itzelak ere mugiarazten ditu. Goi mailako lehiaketako kirolaren inguruko interes ekonomikoen fluxuak hainbat norabidetan doaz: kirol egituraren beraren barruan, kirol lehiaketaren garapenean lehian handiagoa ahalbidetzeko; kirol merkatu gero eta handiagoaren inguruan (babesle izatea edo kirol erakundeetan inbertitzea, adibidez); edo kirol ekitaldi garrantzitsuenak esklusiban eskaintzearen ikus-entzunezko merkatuan.

Hala ere, kirolak sortzen dituen diru mugimenduak, kirolaren garapenean ez ezik, kirol egituratik kanpora ere gertatzen dira (gero eta intentsitate handiagoz); hala nola kirol apustuetan. Internet bidezko apustu etxeen zabalkundeak, kirol proba batean gertatzen den guztia zorizko jokoen mende jartzeak, eta kirol emozioekiko urruntasunak, halaxe, lehia kirolaz kanpoko helburuetarako faltsutzeko beste pizgarri bat ekarri dute. Ingurune aproposa, emaitzetan iruzur eginez apustu etxeetan irabazi itzelak eskuratzeko. Hori prebenitzeko lanak kirolari gazteenen hezkuntzan hasi behar dira.

Gaia lantzera etorriko zaizkigu:

– Ignacio Benítez, Zigor Zuzenbideko katedraduna, Jaengo Unibertsitatea. Andaluziako Kirolaren Administrazio Auzitegiko burua.
– Lander Iraragorri, Wats Team ekimenaren sortzaileetarikoa, hezkuntza berrikuntzako eta negozio garapeneko espezialista.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen graduko kredituak izapidetzeko balio du. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.ehu.eus/kirolak-araba webgunean.

Hurrengo saioak:

DataGaiaIzenburuaHizlariak
2020ko urtarrilak 9Partidak iruzurrez moldatzeaLa semilla de la corrupciónIgnacio Benítez eta Lander Iraragorri
2020ko otsailak 6Kirola, entrenamendua eta osasunaUtilidades de la prueba de esfuerzo en el deporteMaría Sagasti, Eneko Llinas eta Jonatan Martínez
2020ko martxoak 5Kirola eta ingurumen krisiaCómo reducir tu huella de CO2 cuando haces deporteAna Vallejo eta Iñaki Bilbao
2020ko apirilak 2Kirola eta politika Deportistas políticamente correctas/osJosé Luis Pz. Triviño eta Orfeo Suárez
2020ko maiatzak 7Sexu aniztasuna eta kirolaDeporte, orientación sexual e identidad de géneroNaiara Loy, Izaro Antxia eta Jon Cadierno