Estadio online | ES | EUS
Menu

Vinyasa yoga

Vinyasa yoga
Anima zaitez, eta parte hartu yoga egiteko (Vinyasa yoga) talde berri honetan. Estudio 2 aretoan arituko da, igandeetan, 18:30ean. Saio bakoitzak 80 minutu iraungo du. Dagoeneko eman dezakezu izena!

Anima zaitez, eta parte hartu yoga egiteko (Vinyasa yoga) talde berri honetan. Estudio 2 aretoan arituko da, igandeetan, 18:30ean. Saio bakoitzak 80 minutu iraungo du. Dagoeneko eman dezakezu izena! Izen-ematea urriaren 4raino da, edo tokiak bete arte (toki kopuru mugatua).

Yoga motak ehundik gora dira, eta Mendebaldean horietako batzuk ezagutzen eta praktikatzen dira. Dinamikoenetako bat Vinyasa yoga da. Saioek ordubete eta ordu eta erdi bitartean irauten du, hainbat asana (postura) eta vinyasa (asana batetik bestera igarotzeko mugimendua) egiten dira, arnasarekin harmonizatuta; onuragarriak dira hala gorputzerako nola bururako.

Asanak eta vinyasak hainbat zailtasun mailatakoak dira, hasiberrientzako errazenetatik, ikasle aurreratuentzako zailenetaraino.

«Eguzkiarentzako agurra» deritzon beroketa egiten da. Posizioen segida dinamiko bat da: zutik hasten dira,e ta zoruraino jaitsarazten gaituzte, giharrak eta giltzadurak berotzeko.
Beroketaren ondoren ekiten zaie asanei, betiere postura bat eta haren kontra-postura eginez, gorputza eta giharrak modu orekatuan lantzeko.

Eskolak bukatzeko, beti erlaxazio ariketa bat egiten da, 20 - 30 bat minutukoa, gorputza eta burua lasaitasunera itzultzeko.

Eguna baretasunez eta erlaxatuta bukatzeko aukera bat, eta beste egun bati bizitasun eta motibazioz ekiteko.

NAMASTE!