Estadio online | ES | EUS
Menu

Gaueko martxa solidarioa 'Vital eguna'

Gaueko martxa solidarioa 'Vital eguna'

Aurten ere mendi-ibilien gaueko martxa solidarioaren eskutik abiaraziko da Vital Eguna, ostiralean. Martxa solidarioa da, eta horren bidez Vital Fundazioak ekarpen ekonomikoa egingo die Mendi Solidarioak elkarteari eta Gaztedi Rugby taldeari, martxarako izena eman duen partaide kopuruaren eta egindako kilometroen arabera.

8 kilometroko ibilbidea prestatu dugu Estadio Fundazioarekin batera. Irteera Fundazioaren instalazioetatik abiatuko da, Cervantes ibilbidean, eta Armentiako basoraino eramango gaitu, berriz ere abiapuntura itzultzeko.

Armentiako basoa, inguruko herriekin batera, pertsona askok ibilaldiak egiteko edo korrika zirkuitua egiteko aukeratzen duten lekua da; hala ere, gutxitan sartzen gara basoan gauez, bere xarma deskubritzeko.

Jarduera osasungarria eta dibertigarria, ohikoa ez den ordutegi batean! Nahi duzun erritmoan parte hartu ahal izango, baita Nordic Walking eginez ere. Ah! Esan dizugu partaide guztiei ibilbiderako motxila bana eta argi frontal bana oparituko diegula? Eta, nola ez, ur ontzi edo botila berrerabilgarri bana ere, jarduera ahalik eta jasangarriena izan dadila nahi dugu-eta. Ez ezazu ahaztu material hori martxara ekartzea. Egun ahaztezina izango dela ematen du.

Gogora ezazu izena emateak mugatuak direla.

Ekintza honetarako izena eman dezakezu fundacionvital.eus webgunean