Estadio online | ES | EUS
Menu

San Juan de Gaztelugatxe

San Juan de Gaztelugatxe
Gastelugatxe Bizkaiko kostaldeko arrokazko uhartetxo bat da, eta hará zubi bat pasatuz iritsi daiteke. Euskal herriko santutegi garrantsitzuenetakoa da...

Gastelugatxe Bizkaiko kostaldeko arrokazko uhartetxo bat da, eta hará zubi bat pasatuz iritsi daiteke. Euskal herriko santutegi garrantsitzuenetakoa da. Aspalditik inguruko biztanleen eta arrantzaleen erromesaldien leku izan da.

Ekaitzen tartean eguraldi ona iragarrita izan genuen, beraz, Gaztelugatxera abiatu ginen. Bertara heldu eta lehen azalpenak jasotzen hasi ginen; ermitaren eboluzioa, historioa eta inguruan ikusgai genuen dena. Eguraldia ona mantendu behar zela zihurtatu eta gero eskaileretan gora egin genuen baselizarantz. Goitik Bermeo, Mundaka, Izaro irla, etab identifikatu genituen.

Behin behean geundela autobusean igo eta Bermeorantz abiatu ginen. Alde zaharrean buelta eman eta bazkaldu aurretiko aperitiboa hartu genuen. Kafe Antzokia izena duen jatetxera hurbildu ginen bazkaltzera, Patxiren sukaldari trebeziaz disfrutatu ahal izan genuen.

Bapo bazkaldu ondoren, denbora libre tarte bat izan genuen gure kontu herriaz disfrutatzeko. Adostutako orduan danak autobus ingurura gerturatu ginen eta pozik ekin genion Estadiorako bueltako bideari.

Argazki-saila