Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa egituratuak eta 2. motako diabetesa

Ariketa egituratuak eta 2. motako diabetesa
Azterlan berri batek erakutsi du 2. motako diabetesa dutenei jarduera fisiko gainbegiratu eta egituratuaren mota batzuek lotura handiagoa sortu ahal dietela jarduera fisikoarekin, epe luzeagoetarako.

Ikerlanek erakusten dute jarduera fisikoa onuragarria dela 2. motako diabetesa duten pertsonentzat, baina ariketa programa betetzea desafio handi samarra izaten da batzuetan. Journal of Physical Activity and Health aldizkarian argitaratutako ikerketa batek berrikusketa sistematikoa egin du, ebaluatzearren ea diabetesa dutenen artean zer eragin dituzten ariketa egituratuak, jokabidearen gaineko esku hartzeek eta epe luzera jarduera fisikoa egiteak. Berrikusketa horretan, ausazko 23 entsegu sartu zituzten, 9.640 parte hartzailerekin; parte hartzaile horien ariketa ohituren jarraipena egin zuten gutxienez sei hilabetez.

Emaitzek erakutsi dute ariketa egituratuko bost entseguek jarduera fisikoa hobetu zutela, ariketa egin ez zuten entseguekin alderatuta. Jokabidearen gaineko esku hartzeetatik, erdiek baino gehixeagok hobetu zuten jarduera fisikoa,e ta eragin handiagoak nabaritu ziren aurrez aurreko aholkuak eman zirenean edo ariketa gainbegiratu zenean. Emaitza horiek adierazten dute jarduera fisiko gainbegiratu eta egituratuaren mota batzuek lotura handiagoa sortzen dutela jarduera fisikoarekin, sei hilabete baino epe luzeagoetarako.

Datuak:Mosalman Haghighi M., Mavros Y., Fiatarone Singh M. A. «The Effects of Structured Exercise or Lifestyle Behavior Interventions on Long-Term Physical Activity Level and Health Outcomes in Individuals With Type 2 Diabetes: A Systematic Review, Meta-Analysis, and Meta-Regression». Journal of Physical Activity & Health. 2018ko irailaren 1a; 15(9):697-707. doi: 10.1123/jpah.2017-0589. Epub fitxategia: 2018ko maiatzaren 9a.