Estadio online | ES | EUS
Menu

Zer harreman dagoen ariketa helburuen eta motibazio iturriaren

Zer harreman dagoen ariketa helburuen eta motibazio iturriaren

Ariketa ongizateagatik egiten duten gurasoek ariketa egiten jarraitzeko joera handiagoa dute.

Journal of Physical Activity & Health aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman dagoen ariketa helburuen eta motibazio iturriaren (barnekoa edo kanpokoa) artean, epe luzeko ariketa ohituretan. Ikertzaileek 16 urtetik beherako haurren 296 guraso (226 ama eta 70 aita) inkestatu zituzten, eta jarraipena egin zieten urtebetez.

Emaitzek erakutsi zuten ariketa helburu guztiak —pisua galtzearena izan ezik— norberaren barne motibazio bati lotuta zetozela, eta pisua galtzearen eta itxuraren helburuak kanpo motibazio bati lotuta zetozela (kanpo presioaren eraginez). Ariketa estresa kudeatzeko eta biziberritzeko asmoz egiten denean (baina ez osasunagatik edo itxuragatik), aukera gehiago daude urtebeteren buruan ariketa egiten jarraitzeko. Beharbada, arrazoia izango da ongizatearen onurak egunez egun bistakoagoak direla, epe luzeko osasun edo itxura onurak baino. Era berean, egileek adierazi dutenez, aurkikuntza horiek «bat datoz ariketa egunez eguneko ongizatea hobetzeko bidetzat ikus dadin gaur egun egiten diren deiekin».

Datuak:Mailey EL, Dlugonski D, Hsu WW, Segar M. «Goals Matter: Exercising for Well-Being But Not Health or Appearance Predicts Future Exercise Among Parents». Journal of Physical Activity & Health. 2018ko azaroaren 1a;15(11):857-865. doi: 10.1123/jpah.2017-0469. Epub fitxategia: 2018ko urriaren 12a.