Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Deporte para bien

AEA: <i>Deporte para bien</i>
Gaur. ostegunean, hilak 3, 18:30ean, Patricia Martínez Lope, Mikel Bringas eta Juan Garteizgogeascoa gogoetan arituko dira, kirolak gizartea eta mundua hobetzeko duen balioari buruz

Aspalditik da kirola gizarte integrazio eta kohesiorako tresna bat, eremu guztietan: dela herrian, dela nazioartean. Eta, mundu globalizatu honetan, gero eta polarizatua dagoela ematen duelarik, kirolaren garrantzia ere handiagoa da giza balioak sustatzeko eta enpatia transmititu eta ikasteko. «Balio onuragarriak sustatzen ditu, hala nola arauekiko eta besteekiko errespetua, talde lana, diziplina, erresilentzia... Eta balio horiek gazteengan txertatzen ditu eta, gainera, deialdi ahalmen handia du garapen sostengagarri baten alde», adierazi du Patriciak.

Izan ere, Garapen Sostengagarrirako Agenda 2030 delakoak (Nazio Batuen Erakundeak jendearen, planetaren eta oparotasunaren alde egindako ekintza plana) aitortzen du kirola garapen sostengagarrirako faktore garrantzitsua dela. Aitortzen du, gainera, kirolak gero eta ekarpen handiagoa egiten diela garapenari eta bakeari, tolerantzia eta jendearen arteko errespetua sustatzen dituelako, berdin diolarik pertsona bakoitzaren gizarte eta ekonomia egoera, arraza, sexua edo adina. Gainera, aitortzen du kirolak ekarpena egiten duela emakumeak, gazteak, pertsonak eta komunitateak ahalduntzeko, bai eta osasuna, hezkuntza eta gizarteratzea hobetzeko ere.

Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, gaiaz arituko gara Mikel Bringasekin eta Juan Garteizgogeascoarekin parte hartuko dute, eta beren ikuspegiak emango dituzte.
Patricia Martínez (@ProyectoKennis), industria ingeniaria eta zientzia-komunikatzailea.

Mikel Bringas, Pedagogiako doktorea eta Mugiment egitasmoaren kirol kudeatzailea.
– Juan Garteizgogeascoa, Bakuva elkarteko lehendakaria.

Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta baita ere Grabazio osoa.

.