Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Ven al monte: senderismo y montañismo 2018/19

Fundación Estadio Fundazioak denboraldian egingo diren ibilzaletasun eta mendizaletasuneko irteeren bere egitaraua aurkeztuko du datorren ostegunean, hilak 6, 18:30ean, Unai García eta Iñaki Garai bide-erakusleen eskutik

Datorren ostegunean (hilak 8), 18:30ean, Estadio Fundazioak denboraldian egingo diren ibilzaletasun eta mendizaletasuneko irteeren bere egitaraua aurkeztuko du, Unai García eta Iñaki Garai bide-erakusleen eskutik.

Unai García eta Iñaki Garai mendietako bide-erakusleak eta gure bide eta mendien sekretuen zale eta jakitun dira. Haiek aurkeztuko digute, bada, 2018/2019 denboraldiko mendi-ibili eta mendi txangoen egitarau berria. Irudiak eta pasadizoak lagun, joan den denboraldi arrakastatsua errepasatuko dute, hasteko. Gero, denboraldi honetako ibilaldiak, gailurretarako igoerak eta berritasunak aurkeztuko dituzte.

Ibilzaletasuneko egitarauan, goizeko hainbat irteera ditugu Arabako bidezidorretan barrena; era berean, zenbait txango egingo ditugu Bizkaira eta Burgosa; eta gaueko irteera bat egingo dugu (denboraldi honetako berritasuna). Mendi irteeratan, hainbat tokitan izango gara, mendebaldeko Pirinioetatik Kantabria eta Asturiasen dauden Europako mendietaraino, hurbilagoko gailurrak ere ahaztu gabe. Oraingoan ere egingo dugu iraupen eskiko irteera; eta, berritasun gisa, bat ez baizik bi izango dira erraketa irteerak, eta Dolomitetan astebeteko esperientzia bat proposatzen dugu.

Gonbidatuta zaude naturaz eta haren mendiez gozatzeko gure proposamena ezagutzera. Nabarmentzekoa dugu gure irteeren gizarte izaera: parte hartzaileak ingurune hurbilena ezagutuz doaz, natura, historia eta arte ondarearen bidez mendi-ibilien kasuan, eta gero eta dema gogorragoei aurre eginez mendizale igoeren kasuan.

Izen-emateak irteera bakoitza baino gehienez hilabete lehenago egingo ditugu. Ibilzaletasun jarduerak ekainaren 8an (larunbata) bukatuko dira; eta mendigoizaletasunekoak, uztailaren 22an (astelehena).

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
2018ko irailak 27Kirolaren balio pertsonala eta soziala «Deporte sin filtro»Tania Lamarca, Miren Egibar eta Angel González
2018ko urriak 4Kirola eta ludopatiak «Adicción a las apuestas deportivas» Ana Herrezuelo, Manu Egaña eta Aitor Uriarte
2018ko azaroak 8Kirol paralinpikoa«¿Todo el mundo trampea el sistema de clasificación?»Raúl Reina, Richard Oribe eta Rubén Martínez
2018ko abenduak 13Sexu jazarpena, kirolean«Agresiones sexuales: el deporte no se salva»Montse Martín, Ainhoa Azurmendi eta Andoni Iraola
2019ko urtarrilak 10Genero berdintasuna, kirolean«Atajando la brecha salarial de género en el deporte»Mar Mas, Ainhoa Murua eta Pablo de Villota
2019ko otsailak 7e-Sports«¿Son los e-Sports deporte?»Antonio Gonzalez Molina, Jorge Flores eta Alexander González
2019ko martxoak 7Emakumeen kirola«Mujer, bicicleta y ciclismo»Belén Álvarez, Aintzane Barrena eta Amaia Martioda
2019ko apirilak 4Buru nahasmenduak eta kirola «Vigorexia, cosa de gimnasios»Elsa Ramos, Txema Pérez eta Ibon Suberbiola
2019ko maiatzak 9Kirolak eta hedabideak«Periodismo sexista: no puedo ser lo que no puedo ver»Joseba Bonaut, Olga Jiménez eta Livia López