Estadio online | ES | EUS
Menu

Pilates Sup Pool

Pilates Sup Pool
Pilates Sup Pool delakoa, sasoian izateko jarduera berri bat da. Pilates eta fitness ariketen konbinazio bat da, igerilekuan arraunketako surfeko taula baten gainean egiten dena. Diziplina hau surfetik dator.

Pilates sup pool delakoa, sasoian izateko jarduera berri bat da. Pilates eta fitness ariketen konbinazio bat da, igerilekuan arraunketako surfeko taula baten gainean egiten dena. Diziplina hau surfetik dator, baina taula handiagoak erabiltzen dira, eta arraun bat erabiltzen da.

Uretan egiten den entrenamendu mota berritzaile honekin, errendimendua handitzen da, eta gorputz osoa lantzen da. Izan ere, taularekin ur gainean oreka mantendu behar da; horrela, gorputzaren erdialdeko giharrak are gehiago indartzen dira, eta kirol hau egiten dutenek beren buruaren pertzepzioa lantzen dute.

Pilates sup pool kirolak teknika ezin hobea garatzen du, oreka eta koordinazioa bereziki lantzeko. Gainera, malgutasuna eta zalutasuna handitzen ditu modu osasuntsu, seguru eta dibertigarrian.
Oso entrenamendu egokia da pilatesaren erako jarduera baten onurak nahi dituenarentzat, uretan dema berriak bilatzen dituzten kirolarientzat, giharretako minak gainditu nahi dituztenentzat, gorputz jarrera hobetu nahi dutenentzat, estresa murriztu nahi dutenentzat, edota oreka eta koordinazioa bereziki landu nahi dituztenentzat.

*Ikasleak ekarri beharreko materiala: bainujantzia. Nahi badu, praka motzak, likra edo elastikoa ere ekar ditzake.

Pilates sup pool kirolean aritu nahi baduzu, zatoz Gazteen igerilekura. Ordu eta erdiko saioak egingo ditugu, 9:30ean edo 11:15ean, lau igande hauetan: urriaren 27an, azaroaren 24an, apirilaren 5ean eta maiatzaren 17an.