Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Ven al monte: senderismo y montañismo 2020/21

AEA: <i>Ven al monte: senderismo y montañismo 2020/21</i>
Fundación Estadio Fundazioak denboraldian egingo diren ibilzaletasun eta mendizaletasuneko irteeren bere egitaraua aurkeztuko du datorren ostegunean (hilak 17), 18:30ean, Unai García eta Ibai Rico bide-erakusleen eta María Mar del Río ohiko parte...

AEA: 'Ven al monte: senderismo y montañismo 2020/21'

Unai García eta Ibai Rico mendietako bide-erakusleak eta gure bide eta mendien sekretuen zale eta jakitun dira; eta María Mar del Río, mendizalea. Haiek aurkeztu digute, bada, 2020/2021 denboraldiko mendi-ibili eta mendi txangoen egitarau berria. Irudiak eta pasadizoak lagun, joan den denboraldia (amaitu ezin izan dena) errepasatu dute, hasteko. Gero, denboraldi honetako ibilaldiak, gailurretarako igoerak eta berritasunak aurkeztu dituzte.

Ibilzaletasuneko egitarauan, goizeko hainbat irteera ditugu Arabako eta Bizkaiko bidezidorretan barrena. Mendi irteeratan, hainbat tokitan izan gara, ekialdeko Pirinioetatik Asturiasko Europako mendietaraino, Kantauriar mendikateraino, Demanda mendilerroraino, baita Guadarrama mendilerroraino ere; azken mendilerro horretan, hango gailur altuena ezagutuko dugu. Bere horretan eutsiko diegu iraupen eskiko irteerari, erraketetako bi irteerei eta teknika alpinoetakoari. Gainera, kanpaina honetako proposamen berria aurkezten dizugu: Chamonix, Mont Blanceko Tourra egin ahal izatearren Italiako, Suitzako eta Frantziako lurretan. Aurten, gainera, familian ibilzaletasuneko irteera bat egitea proposatzen dizuegu, jarduera horretan hastearren.

Gonbidatuta zaude naturaz eta haren mendiez gozatzeko gure proposamena ezagutzera. Nabarmentzekoa dugu gure irteeren gizarte izaera: parte hartzaileak ingurune hurbilena ezagutuz doaz, natura, historia eta arte ondarearen bidez mendi-ibilien kasuan, eta gero eta dema gogorragoei aurre eginez mendizale igoeren kasuan.

Ibilzaletasuneko goizeko saioak irailaren 12an (larunbata) hasi dira (azkena, maiatzaren 8an izango da); eta lehenengo mendi txangoa irailaren 26an (larunbata) izango da, eta azkena ekainaren 20an. Bi jardueretarako, izena emateko epea irekita dago hilaren hasieratik, eta irteeraren aurretiko asteazkeneraino, edo toki guztiak bete arte.

Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta baita ere Grabazio osoa.