Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Ven al monte: senderismo y montañismo 2019/20

AEA: <i>Ven al monte: senderismo y montañismo 2019/20</i>
Fundación Estadio Fundazioak denboraldian egingo diren ibilzaletasun eta mendizaletasuneko irteeren bere egitaraua aurkeztuko du datorren ostegunean (hilak 12), 18:30ean, Unai García eta Iñaki Garai bide-erakusleen eta Maite Arrieta ohiko parte-hartzailea

AEA: ‘’Ven al monte: senderismo y montañismo 2019/20’

Fundación Estadio Fundazioak denboraldian egingo diren ibilzaletasun eta mendizaletasuneko irteeren bere egitaraua aurkeztuko du datorren ostegunean (hilak 12), 18:30ean, Unai García eta Iñaki Garai bide-erakusleen eta Maite Arrieta ohiko parte-hartzailearen eskutik

Unai García eta Iñaki Garai mendietako bide-erakusleak eta gure bide eta mendien sekretuen zale eta jakitun dira. Haiek aurkeztuko digute, bada, 2019/2020 denboraldiko mendi-ibili eta mendi txangoen egitarau berria. Irudiak eta pasadizoak lagun, joan den denboraldi arrakastatsua errepasatuko dute, hasteko. Gero, denboraldi honetako ibilaldiak, gailurretarako igoerak eta berritasunak aurkeztuko dituzte.

Ibilzaletasuneko egitarauan, goizeko hainbat irteera ditugu Arabako bidezidorretan barrena; era berean, zenbait txango egingo ditugu Bizkaira, Gipuzkoara eta Nafarroara. Mendi irteeratan, hainbat tokitan izango gara, ekialdeko Pirinioetatik Asturiasko Europako mendietaraino eta Kantauriar mendikateraino, baita Madrilgo Erkidegoraino ere; azken erkidego horretan, hango gailur altuena ezagutuko dugu. Bere horretan eutsiko diegu iraupen eskiko irteerari, erraketetako bi irteerei eta teknika alpinoetakoari. Gainera, kanpaina honetako proposamen berria aurkezten dizugu: Chamonix, Mont Blanceko Tourra egin ahal izatearren Italiako, Suitzako eta Frantziako lurretan.

Gonbidatuta zaude naturaz eta haren mendiez gozatzeko gure proposamena ezagutzera. Nabarmentzekoa dugu gure irteeren gizarte izaera: parte hartzaileak ingurune hurbilena ezagutuz doaz, natura, historia eta arte ondarearen bidez mendi-ibilien kasuan, eta gero eta dema gogorragoei aurre eginez mendizale igoeren kasuan.

Ibilzaletasuneko goizeko saioak irailaren 14an (larunbata) hasiko dira (azkena, maiatzaren 9an izango da); eta lehenengo mendi txangoa irailaren 28an (larunbata) izango da, eta azkena uztailaren 16an. Bi jardueretarako, izena emateko epea irekita dago hilaren hasieratik, eta irteeraren aurretiko asteazkeneraino, edo toki guztiak bete arte.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Válido para la tramitación de créditos del alumnado de la UPV/EHU con un límite de 35 plazas por sesión. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, http://www.ehu.eus/kirolak-araba webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
12/Sep/19Senderismo y montañismo’Ven al monte: senderismo y montañismo 2019/20’ Unai García, Iñaki Garay y Maite Arrieta
3/Oct/19Deporte y sociedad ‘Deporte para bien’ Patricia Mtz. Lope, Mikel Bringas y Juan Garteizgogeascoa
7/Nov/19Actividad física y salud’Entrenamiento de fuerza para seniors’Fabricio Zambom, Esther González e Iñigo Higueras
12/Dic/19Deporte y salud mental’La vida después del deporte’Susana Regüela, Martín Fiz y Ana Amelia Menéndez
9/Ene/20Amaño de partidos’La semilla de la corrupción’Ignacio Benítez y Lander Iraragorri
6/Feb/20Deporte, entrenamiento y salud’Utilidades de la prueba de esfuerzo en el deporte’María Sagasti, Eneko Llinas y Jonatan Martínez
5/Mar/20Deporte y crisis medioambiental’Cómo reducir tu huella de CO2 cuando haces deporte’Ana Vallejo e Iñaki Bilbao
2/Abr/20Deporte y política ‘Deportistas políticamente correctas/os’José Luis Pz. Triviño y Orfeo Suárez
7/May/20Diversidad sexual y deporte´Deporte, orientación sexual e identidad de género'Naiara Loy, Izaro Antxia y Jon Cadierno