Estadio online | ES | EUS
Menu

Xendazaletasuna: Andollu - Estadio (vasco-navarro, Araba/Álava)

Xendazaletasuna: Andollu - Estadio (vasco-navarro, Araba/Álava)
Inguratzen zaituen natura ingurunea gehixeago ezagutu nahi duzu? Azaroaren 9an (larunbata), mendi ibilaldi hau egingo dugu, presarik gabe Arabako bidezidorrak ezagutzeko.

Aza/9: Andollu - Estadio (vasco-navarro, Araba/Álava)

Gure lurraldearen altxor historiko baten ibilbidea egiteko aukera izango dugu hilabete honetan. Bide berde honen lehen geldiune batetik hasiko gara ibiltzen Estadioraino, autobusean buelta egitea saiheztuz.

Iraganean Bergara eta Lizarra batzen zittuen tren maitatu honen aztarna jarraitzeko aukera paregabea dugu bide verde hau. Bi herri hauen tarteko ibilbidean Gasteiztik pasatzen zen. El trenico izenez ezagutzen zen tren honetatik bide zoragarri bat oinordekotzat geratu zaigu, Araban mendialdea eta lautada zeharkatuz eta Nafarroan lizarraldea.

Trena egiten zuen zati txiki bat zeharkatzen du etapa hau. Andollu herritik ibiltzen hasiko gara, Aberasturitik igarotzeko, Otazu herriaren ondotik pasatuz eta Olaranben Mendiola herrirantz desbideratzeko. Azken hontatik Olarizu inguratzen dituen lur zoruak gurutzatuko ditugu Aretxabaleta norabidean jarraitzeko Estadioraino.

Etapa erreza da eta nahiz eta ohikoa dena baino kilometro baten bat gehio izan ez digu esfortsu extrarik suposatuko, dena oso laua bait da. Bidea ona eta erosoa izango da ibilbide osoan zehar pista eta xendak izanik.

Argazki-saila.

Gutxienezko adina: 14 urte
Irteera ordua: 8:30ean
Helduera ordua: 14:00ak
Gogora ezazu mendi-ibiliak egokiak direla edozein adineko eta gaitasun
fisikoko pertsonarentzat, eta Nordic Walking-aren praktikarekin ere bategarria.
Izen-ematea Estadioko harrera lekuan egin daiteke; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aurreko astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 15 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 20 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa.

Hau egutegia da:

Data/FechaTokia/Lugar
Mar/14Elgeta - Ermua (Gipuzkoa-Bizkaia)
Api/4Urkiola - Otxandio (Bizkaia)
Mai/9 Sta. Cruz Campezo - Acedo (Araba/Álava-Navarra)