Estadio online | ES | EUS
Menu

Xendazaletasuna: Berantevilla - Armiñón (GR1, Araba/Álava)

Xendazaletasuna: Berantevilla - Armiñón (GR1, Araba/Álava)
Inguratzen zaituen natura ingurunea gehixeago ezagutu nahi duzu? Urriaren 19an (larunbata), mendi ibilaldi hau egingo dugu, presarik gabe Arabako bidezidorrak ezagutzeko.

Urr/19: Berantevilla - Armiñón (GR1, Araba/Álava)

GR 1 ibilbide luzea Espainiako luzeenetako bat da. Mila kilometro baino gehiago seinalizatuta, Penintsulako iparraldeko 7 probintziaren artean banaturik, Ampuriastik (Girona) Escudo mendateraino (Kantabria). Arabako hegoaldea mutur batetik bestera korritzen du, Mendialdeko eta Arabako Haranetako eskualde historikoetan barrena.

Lurralde historiko bat, Erdi Aroko herrixka eta hiribilduz josia, monumentu ondare aberatsaren jabea, eta Erdi Aroan garran gatzaren merkataritzan eta erlijiozko erromesaldietan. Izadia ahalkerik gabe agertzen den ingurune bat, haranetan, mendietan eta artadi, erkamezti eta pagadi zabalez estalitako mendilerroetan. Pausuz eta presarik gabe ibiltzeko leku bat, Arabako landa paisaia goxo hauek agertzen duten kultura ondarea atseginez dastatzeko moduan.

Etapa honek ondare balio handiko bost herri lotzen ditu Ayuda eta Zadorra haranen artean. Nekazal lurzatiak paisaiaren erabateko jabeak dira, San Formerio mendian izan ezik, Trebiñuko zaindariaren erlikien gurtzarako eta deskantsurako lekua, bertan Miranda de Ebroko arroa nagusitzen baita.

Ibilbide ia osoa nekazal bideetatik igarotzen da, egun lasaia eta bide erosoaz egina. Lurraldearen hegoaldeko partean kokatuta dago.

Gutxienezko adina: 14 urte
Irteera ordua: 8:30ean
Helduera ordua: 14:00ak
Izen-ematea Estadioko harrera lekuan egin daiteke; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aurreko astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 15 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 20 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa.

Hau egutegia da:

Data/FechaTokia/Lugar
Aza/9Andollu - Estadio (vasco-navarro, Araba/Álava)
Mar/14Elgeta - Ermua (Gipuzkoa-Bizkaia)
Api/4Urkiola - Otxandio (Bizkaia)
Mai/9 Sta. Cruz Campezo - Acedo (Araba/Álava-Navarra)