Estadio online | ES | EUS
Menu

Berantevilla - Armiñón (GR1, Araba/Álava)

Berantevilla - Armiñón (GR1, Araba/Álava)
Inguratzen zaituen natura ingurunea gehixeago ezagutu nahi duzu? Urriaren 19an (larunbata), mendi ibilaldi hau egingo dugu, presarik gabe Arabako bidezidorrak ezagutzeko.

Urr/19: Berantevilla - Armiñón (GR1, Araba/Álava)

GR 1 ibilbide luzea Espainiako luzeenetako bat da. Mila kilometro baino gehiago seinalizatuta, Penintsulako iparraldeko 7 probintziaren artean banaturik, Ampuriastik (Girona) Escudo mendateraino (Kantabria). Arabako hegoaldea mutur batetik bestera korritzen du, Mendialdeko eta Arabako Haranetako eskualde historikoetan barrena.

Udazkeneko eguraldia bidelagun izan genuen, goizean hotz ibiltzen hasi ginen eta eguna aurrera egin ahala epeltzen joan zen. Berantevilla herrian hasi genuen jaurdunaldia eta pista eta landa eremu batzuk genituen iparraldeko norabidean. Kilometro gutxien buruan Lacervilla herrira heldu ginen, bertan landa eremuak alde batera utzi eta basoan sartu ginen.

Mendi giro honetan malda luze bat igo eta gero San Formerio ermitara heldu ginen, bertan hamaiketakoa hartzeko toki zoragarria aurkitu genuen.

Ondo indarberritu eta gero beheranzko bideari ekin genion. Haritzak eta landare aromatikoaz betetako bidezka batzuetan barrena igaro ginen. Bost kilometroren buruan Armiñon herrira heldu ginen. Bertan arropaz aldatzeko astia izan genuen autobusean sartu eta Estadiora buelta egin aurretik.

Galería fotográfica