Estadio online | ES | EUS
Menu

Petrechema (Huesca)

Petrechema (Huesca)

Ira/28: Petrechema (Huesca)


Denboraldiaren lehen mendiko irteera modu lasai eta egun zoragarriaz estreinatu genuen. Nahi eta eguna oso goiz hasi genuen, ilusioz ekin genion bidaiari. Behin Linzako errefugioaren aurrean geundela, mendiko botak eta arropa jantzi eta ibiltzen hasi ginen. Eguraldia gure alde izan genuen, hasiera eguzkitsua eta beroa izan zena eguzkitsua bezain haizetsua bihurtu zen.

Lehenengo malda gogorrak pasa genitutenean geldiunetxo bate gin genuen ura eta jana apur bat hartzeko. Eguneko maldarik gogorrenak baino politenak genituen aurrean, ala ere, ilusioz eta erritmo lasaiaz tipi tapa gora egin genuen. Esfortsuaren opari giza, gailurretik izan genituen ikuspegiak izan ziren. Ansaberreko horratzak, Atxerito mendia, hiru erregeen mahaia, etabar luze bat.

Bapo jan eta gero beherako bideari ekin genion, Bide eztu eta maldatsu batengatik Petrechemaren lepora jeitsi ginen. Aurrean la Foya de l ingeniero egiten duen bailara zoragarritik jeitsi ginen bueltan Linzara.
Bertan freskatu, arropaz aldatu eta Estadiora bueltan autobusa hartu genuen. Laburbilduz, denboraldiari hasiera emateko modu zoragarria.

Argazki-saila