Estadio online | ES | EUS
Menu

Perineo eta arriskurik gabeko abdominalen metodoa

Perineo eta arriskurik gabeko abdominalen metodoa
Abdominalak lantzeko era berri bat, perineoari eta horno arteko diskoei dagokienez arriskurik gabekoa. Zoru pelbikoko giharrak indartuko ditugu, txandaka erlaxatuz, malgutasuna landuz...

Abdominalak lantzeko era berri bat, perineoari eta ornoarteko diskoei dagokienez arriskurik gabekoa.

Zoru pelbikoko giharrak indartuko ditugu, txandaka erlaxatuz, malgutasuna landuz eta batez ere arnasketarekin eta jarrera orekarekin koordinatuz.

Tendrá lugar en la sala Escuela de espalda en sesión única de 2 h el V29/Nov o el V27/Mar a las 18.30 h
Periné y Movimiento® metodoa Gesto Anatómico® delakoaren errepertorioetako bat da; eta Anatomía para el Movimiento® metodoaren alde praktikoa da hori. Periné y Movimiento® lan ildo bat da, mugimenduan den gorputz osoan perineoa jokoan jartzen duena.

Taldeka egindako gimnastikako saiotzat aurkezten da, eta bereizgarritzat du mugimendu guztiak direla hautatuak eta betieren helburu berarekin elkartuak: perineoa mugiarazteko zenbait modu sartzea.

Hamabost urtean landua, metodo hori zatika irakatsi zen lehendabizi, Anatomía para el Movimiento® mintegietan.

Saio bakoitzean, sei betekizun bete nahi izaten ditugu. Betekizun horiek konbinatu egin daitezke.

Zoru pelbikoko muskuluak bizkortzea bilatzen da, baina baita ere, txandaka, erlaxatzea, malgutzea eta, batez ere, ohiko beste mugimendu batzuekin koordinatzea, hala nola arnasketarekin, jarrera orekarekin, eta are ahots ekintzarekin ere.

Perineoaren eremua eta inguruko egitura guztiak arakatzen dira, zentzumenetako lan batetik abiatuta.

Garrantzi handia ematen zaio eremua zentzumenez aztertzeari. Lehenengo, pelbisaren eremuari eragiten zaio, hari lotzen baitzaizkio perineoko muskuluak, eta hura baita lasaitzen duen egitura, gorputzaren alde horretan orientatzeko bidea ematen duelako.

Hortik abiatuta, ariketek zoru pelbikoko eremuak arakatzen dituzte, pelbisaren kanpoaldeko inguruko muskuluak, eta azkenik, esfinterretako muskuluak. Hala, miatuta daude perineoko muskuluak, eta integratuta geratzen da zabalagoa den eta askotariko funtzioak dituen multzo batean.

Saio beraren barruan, askotan aldatzen da jarrera. Eskolako ordubetean, gutxienez hamar jarrera egiteko asmoa izaten da. Helburua da pelbisaren orientazioa etengabe aldatzea.

Hartara, grabitateak erraiak mugiarazten ditu pelbisaren behereneko alderantz, eta erraiak zatitzen dituzten fasziak ere mugiarazten ditu. Halaxe esnarazten da, norberaren hautematez eta sakonki, pelbisaren beheko aldea, bai eta zirkulazioa aktibatu ere. Hainbat eratako presio/depresio jokoak aktibatzen dira perineoaren gainean. Eskolen seriea, perineoaren gaineko presiorik gabeko egoerekin hasten da.

Gero, saiotik saiora, eta egin daitekeela adierazten duten proben menpe, agertuz doaz presioak aldatzeko zenbait faktore: perineoa bizkortzen da, adibidez aldatuz arnas sinkronizazioak, orno eta saihets jarrerak, enborra makurtzeko jarrerak, beso eta zangoen jarrerak.

Perineoa luzatzen da, pelbisa mugiarazten duten aldaken eta bizkarrezurraren mugimendu zabalekin. Egin asmo diren mugimendu horietako batzuek aldakak edo bizkarrezurra zabaldura eta noranzko ezohikoetara daramatzate.

Tentsioan jartzen dira pelbiseko hezurrak mugiarazten dituzten eta pelbisa deformarazten duten muskulu eta lotailuak. Deformazio horiek, txiki-txikiak izanagatik ere, perineoko alde batzuk tenkatzen dituzte. Hori bilatzen da muskuluak jarrera luzatuagoan edo ez hain luzatuan bizkortzeko, eta haien malgutasuna garatzeko. Horrela, zoru pelbikoaren aurrealdea edo atzealdea ere landu daiteke, baita alde horietako batetik bestera igaro ere.

Pelbisa mugiarazten da, aldaken eta bizkarrezurraren mugimendu asimetrikoekin. Horri esker, perineoko muskulu batzuk luzatzen dira, eta beste batzuk, aitzitik, laburtzen. Perineoa bizkortzea eta erlaxatzea eragiten da jarrera horietan, lan asimetrikoa ahalbidetuta. Horrek lehendik dagoen asimetria bat zuzentzeko bidea eman dezake, banakako lan bat eginda; edo perineoaren eremua zentzumenen eta mugimenduen aldetik aberasteko faktore gehigarritzat proposa daiteke.

ASR® metodoaren deskribapena
Abdos sans risque® (arriskurik gabeko abdominalak) metodoa Blandine Calais Germainek sortu zuen 2007an, 25 urtez lantzen aritu eta gero, mugimendurako anatomiari buruzko ikerketaren esparruan. Anatomiatik abiatuta eta gorputza errespetatuz sortutako eskola sail bat...

Haren printzipioak Abdominales sin riesgo© liburuan jasota daude (Los libros de la Liebre de Marzo argitaletxea).
Liburuaren osagarritzat, eskola bakoitzak ordubete irauten du, eta hau proposatzen du:
- Arriskurik gabeko abdominalen teknikako mugimenduak egitea, Abdominales sin riesgo liburuaren egile Blandine Calais-Germainek anatomian oinarriturik hautatuak eta egituratuak;
- eta zer gihar lantzen ditugun erakusten dituzten posterren behaketa laburra.

Arriskurik gabeko abdominalen metodoa abdominalak lantzeko era guztiz berria da. Perineorako, abdomeneko hutsunerako eta orno arteko diskoetarako arriskuak saihesteko sortua da, batik bat.

Metodo hori 10 ikasturteko ziklotzat egiten da, 1etik 10eraino aurrera eginda. Lehenengo ikastaroek batez ere metodoaren gorputz oinarriak ezartzeko balio dute. Gero, ikastaro batetik bestera, ikastaroko mugimendu sekuentzia bakoitza konplexuagoa eta fisikoagoa bihurtuz doa.

Blandine Calais Germainek antolatutako arriskurik gabeko abdominalen heziketa profesional osoa jaso dutenek baizik ezin dute irakatsi metodoa.