Estadio online | ES | EUS
Menu

Sport & English

Sport & English
Uda honetan, ekainean (hilaren 24etik aurrera) eta uztailean (abuztuaren 2raino), goizez, berriz ere izango dugu Sport & English jarduera, 8 – 12 urte bitarteko neska-mutikoek ingelesa ikasiz kirola egin dezaten.

Uda honetan, ekainean (hilaren 24etik aurrera) eta uztailean (abuztuaren 2raino), goizez, berriz ere izango dugu Sport & English jarduera, 8 – 12 urte bitarteko neska-mutikoek ingelesa ikasiz kirola egin dezaten.

Sei aste antolatu ditugu: ekainaren 24etik 28raino; uztailaren 1etik 5eraino; uztailaren 8tik 12raino; uztailaren 15etik 19raino; uztailaren 22tik 26raino; eta uztailaren 29etik abuztuaren 2raino. Nahi duzun txandetarako eman dezakezu neska-mutikoen izena. Ordutegia: 9:00 – 14:00. Ikastaro bakoitzaren prezioa 108 € da (uztailaren 22tik 26ra bitarteko txandarako, 84 €).

Egunero 3 ordu emango ditugu ingelesez kirola egiten, eta ordubeteko ingeles eskola emango diegu, ikasitakoa ondo finkatzeko. Goizaren erdialdean, atsedenaldia egingo dugu, hamaiketako osasungarri batekin indarrak berritzeko: zukua, ogitartekoa eta fruta.

Gainera, bi aukera dituzu, zaintza zerbitzuan, 8:15etik aurrera (astean 22 €), eta jantoki zerbitzuan, 15:30eraino jasotzeko aukerarekin (astean 56 €). Toki kopuru mugatua. Hamaiketakoak eta Jantokiko menua.

Ikastaroa zuzenduko duten irakasleek jarduera fisikoko eta ingeleseko titulua dute. Haurrek kirola egingo dute, ingelesean murgildurik. Hainbat kirol modalitate probatuko dituzte (baita cricketa ere!), ingelesez ikasiko dute, eta, hamaiketakoarekin, elikadura ohitura osasungarriak hartuko dituzte. Ikastaroak dinamika hau izango du: eskola, bi kirol saio, hamaiketakoa, denbora librea, kirol jokoen edo joko alternatiboen saioa, igerilekua eta dutxa. Gutxi gorabeherako ordutegi bakarra jarri den arren, kirol saioak aldatu egingo dira, eta talde bakoitzeko ikasleen adinera egokituko dira. Era berean, aste batetik bestera aldatuz joango dira.

Hainbat kiroletan arituko dira (badmintona, igeriketa, futbola, saskibaloia, beisbola, atletismoa, cricketa, orientazioa…), eta hainbat jolas egingo dituzte, ingeleseko gramatika eta hiztegia ikasiz. Kirolak eta jolasak behar bezala egiteko jarraibideak —how to do it properly— ingelesez jasoko dituzte. Hainbat aditz forma praktikatuko dituzte (passive, present perfect, present continuous, past tens, future…). Arauak ezagutuko dituzte —rules and prepositions of place—, eta beren heroiak ere (sporting heroes). Eta, aste bakoitzaren bukaeran, musikarekin dibertituko dira (the music of sport) eta ikasitako guztia errepasatuko dute (sports quiz).

Kirola egiteko beste modu bat da, edo ingelesa ikasteko beste modu bat. Beraz, interesatzen bazaizu, kontuan izan ezazu izena emateko harrera lekura etorri behar duzula, 945131345 telefonora deitu, edo online erreserba egin, maiatzaren 9etik (osteguna) aurrera. Kontsulta itzazu 2019ko udako izen-emateak.

Sport & English bideoa eta Kirola euskaraz bideoa ikus ditzakezu.

If you want to have fun playing sports and learning English, join us!

Activity List
Badminton
Football
Volleyball
Tennis
Baseball
Athletics
Cricket
Hockey
Olympics
Treasure Hunt-Fridays
Dancing
Chicken/Rabbits
Balonquemao
Basketball
Swimming Pool
Table tennis

Schedule
9:00 Arrival
9.15-1015 English class
10.15-10.45 Activity 1
10.45-11.15 Activity 2
11.15-11.45 Refreshments
11.45-12.15 Break
12.15-12.45 Activity 3
12.25-13.45 Swimming pool
13.45 Shower
14.00 Departure