Estadio online | ES | EUS
Menu

Kirola euskaraz

Kirola euskaraz
Euskaraz jolastuz eta kirola eginez ondo pasatzea da 2011 – 2015. urteen bitartean jaiotako umeentzako programa honen helburua.

Euskaraz jolastuz eta kirola eginez ondo pasatzea da 2011 – 2015. urteen bitartean jaiotako umeentzako programa honen helburua.

Sei aste antolatu ditugu, astegunetan: ekainaren 24etik 28raino; uztailaren 1etik 5eraino ;uztailaren 8tik 12raino; uztailaren 15etik 19raino; uztailaren 22tik 26raino; eta uztailaren 29etik abuztuaren 2raino. Ordutegia: 9:15 – 13:45. Ikastaro bakoitzaren prezioa 95 € da (uztailaren 22tik 26era bitarteko txandarako, 76 €). Azkar asko pasatuko zaie goiza, euskaraz jolastuz, hamaiketako osasungarria barne. Begiraleek jarduera fisikoko eta euskarako titulua dute.

Gainera, bi aukera dituzu, zaintza zerbitzuan, 8:15etik aurrera (astean 22 €), eta jantoki zerbitzuan, 15:30eraino jasotzeko aukerarekin (astean 56 €). Toki kopuru mugatua. Hamaiketakoak eta Jantokiko menua.

Uda iristearekin batera, abian jarri da jolasa, kirola eta euskara batzen dituen jarduera berri bat, txikitxoenentzat. Kirola Euskaraz izenarekin, ekainean eta uztailean, 4 - 8 urte bitarteko neska-mutikoek jarduera piloa gozatu ahalko dute Estadion. Haurrak mugitzeko, dibertitzeko eta euskara erabiliz ikasteko pentsatzeko jarduerak dira; izan ere, haurrek askotan ez dute euskara erabiltzeko aukera handirik izaten aisialdian edo ikastetxetik kanpo.

Jolasa, kirola eta euskara batuta, helburua da haurren jarduera fisikoa sustatu eta indartzea, eta euskaraz erlazionatu eta komunikatzeko duten gaitasuna garatzea, euskara gutxiago erabiltzen baitute oporretan.

Kirola Euskaraz jardueretan, motrizitatea, talde lana eta jolasteko orduan ere euskara erabiltzea sustatuko dira. Ederki gozatuko dugu orientazioko jokoekin, baloi jokoekin, musika jokoekin, atletismoarekin, herri kirolekin, ginkanekin...

Indarrak berritzeko, geldialdia egingo dugu, eta hamaiketako osasungarria hartuko dugu: zuku naturala, ogitartekoa eta fruta. Ondo jatea eta kirola egitea garrantzitsua dela gogorarazteko baliatuko dugu.

Interesatzen bazaizu, kontuan izan ezazu izena emateko harrera lekura etorri behar duzula, 945131345 telefonora deitu, edo online erreserba egin, maiatzaren 9etik (osteguna) aurrera. Kontsulta itzazu 2019ko udako izen-emateak.

Kirola euskaraz bideoa eta Sport & English ikus ditzakezu.