Estadio online | ES | EUS
Menu

Udaleku irekia

Udaleku irekia
‘60. URTEBETZE ZORIONTSUA, ESTADIO!' izango da gai nagusia udaleku irekian. Zentzu guztietan hazteko, jolasa zein baliotsua den ezagutzen lagunduko dizu, ekainaren 24tik (astelehena) uztailaren 31raino (asteazkena), astegunetan. Ordutegia: 17:00 – 19:00.

‘60. URTEBETZE ZORIONTSUA, ESTADIO!' izango da gai nagusia udaleku irekian. Zentzu guztietan hazteko, jolasa zein baliotsua den ezagutzen lagunduko dizu, ekainaren 24tik (astelehena) uztailaren 31raino (asteazkena), astegunetan. Ordutegia: 17:00 – 19:00. 4 – 8 urte bitarteko haurrentzat da. Jarduera horretan, ugari izango dira lantegiak, lehiaketak, jaiak, jokoak...

Doako Programa bat da, eta gure elkargunea Jolastokia izango da (30 haurrentzako tokia besterik ez du). Han izango gaituzu zure zain, ongietorri jairako!

Ekaina iritsita, neska-mutikoek bukatu dute ikasturtea, ikasteari ordu ugari eskainita. Orain, dibertitzeko eta ondo pasatzeko unea da. Uda honetan ere, Estadiok familiei eta etxeko txikienei aukera ematen die udaleku irekian parte hartzeko, elkargunea Jolastokia izanik.

Aste horietan, askotariko jarduerak gozatuko dituzte, benetako protagonistak haurrak izanik. Halaxe ezagutuko dute zein garrantzitsua den ingurunea errespetatzea eta nork bere harri koskorra ekartzea, eta horixe esperimentatuko dute, Estadion dibertituz, jolasezko, parte hartzezko eta sormenezko jardueren bidez.

Hauek dira udaleku irekiaren helburuak: elkargune bat eskaintzea, aisialdiko eta astialdiko jarduerak egiteko, adin bereko beste neska-mutiko batzuekin batera; haurrek jardueretan parte hartze aktiboa izan dezaten sustatzea, hainbat gai lantzeko, hala nola bizitza osasuntsua, natura, berdeguneak eta kirola; familiei Estadioz gozatzeko bidea ematea, 4 – 8 urte bitarteko neska-mutikoen jolas beharrei erantzunda; eta Estadio hobeto ezagutzea, aisialdi aktibo eta dibertigarrirako aukerei dagokienez.

Argazkiak: Saioren batean, beharbada argazkiak egingo ditugu artxiborako edo Estadio Fundazioaren komunikaziorako. Zure semea edo alaba agertzeko eragozpenik baldin baduzu, esaguzu, mesedez.