Estadio online | ES | EUS
Menu

IronKids Vitoria-Gasteiz

IronKids Vitoria-Gasteiz

Vital Fundazioak datorren uztailean IRONKIDS, 3 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzako atletismo proba, egin dadila bultzatuko du. IRONMAN Vitoria-Gasteiz egingo dela eta antolatu diren jardueren artean dago, hartara, txikienak ere euren lasterketaren protagonista izango dira, egun bat lehenago, Floridako parkean.

Uztailaren 14an, Vitoria-Gasteizen eta Araban izango dira IRONMAN proban parte hartuko duten atletak, egun bakarrean burutzen den munduko proba gogorrena eta zorrotzena. 3,9 kilometro igeri egiten ur zabaletan, 180 kilometro bizikletaz ibiltzen eta, amaitzeko, 42,2 kilometroko maratoia egin behar da. Jarraian egin behar diren hiru diziplina dira eta kirolariek, batez beste, 12 eta 14 ordu artean behar dituzte burutzeko.

Urte honetako berrikuntzetako bat IRONKIDS egingo dela izango da, Vital Fundazioaren laguntzari esker. Herri lasterketa da, eta etxeko txikienak izango ditu protagonista. Floridako parkean egingo da, hiriaren erdialdean bertan dagoen birika berdea, eta bertakoek nahiz bisitariek sarri erabiltzen dutena. Han burutuko da lasterketa, uztailaren 13an, goizeko 10:00etatik aurrera. Lasterketa horrek distantzia desberdinak izango ditu, partaideen adinaren arabera.

10:00etan, 2003 eta 2008 bitartean jaiotako partaideei emango zaie irteera, eta 1.000 metroko ibilbidea egingo dute. Horien atzetik, 10:15ean, 2009 eta 2010 bitartean jaiotakoak irtengo dira, eta 750 metroko proba egingo dute. 2011 eta 2012 bitartean jaiotako partaideek 500 metroko ibilbidea egingo dute, 10:30etik aurrera, eta 10:45erako geratuko dira txikienak, 2013 eta 2016 bitartean jaiotakoak, eta 250 metroko ibilbidea beteko dute.

Izena ematearen prezioa 5 eurokoa izango da, eta online egin daiteke www.ironman.com/vitoria -IRONKIDS- webgunean, uztailaren 7ra arte, igandea, 23:59ak arte, baita Espainiako plazan egongo den erregistro-karpara joanda ere, uztailaren 12ra arte. Segurtasun arrazoiak direla eta, 1000 partaideko muga ezarri da, beraz, izena emateak itxi egingo dira kopuru hori betetzean. Partaide bakoitzak domina bat jasoko du, eta hainbat triatloilari ere bertaratzea espero da, esaterako Ruth Brito.