Estadio online | ES | EUS
Menu

EuropeActive erakundeko kide

EuropeActive erakundeko kide

EuropeActive irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Europako osasun eta fitness arloan liderra. 60 milioitik gora kontsumitzaileri egiten die zerbitzua, 26,6 mila milioi euroren diru sarrerak ditu, 650.000 pertsonari ematen die enplegua, eta 59.055 instalazio biltzen ditu. Ekarpen ekonomiko garrantzitsua egiteaz gainera, arlo horrek rol garrantzitsua jokatzen du Europa aktiboagoa eta osasuntsuagoa sortzen.

EuropeActive erakundearen helburua da Europar Batasunarekin eta nazioarteko beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea, xede hau izanik: «Jende gehiago, aktiboago, maizago».

EuropeActive erakundeak, gainera, estandarrak ezartzen ditu osasunaren eta prestakuntza fisikoaren arloan, eta jardunbide egokienak sustatzen ditu irakastean eta gaitzean. Azken batean, asmoa da zerbitzuaren kalitatea, bezeroaren ariketa esperientzia eta emaitzak hobetzea.

EuropeActive erakundeak 15.000 kirol instalazio ordezkatzen ditu, eta estatu eremuko 20 elkarte, Europako 25 herrialdetan banatuta. Bete-betean aldezten ditu Europar Batasunaren etengabeko formakuntzako programaren printzipioak eta helburu estrategikoak.

Estadio Fundazioa da EuropeActive erakundeari atxikitako entitateetako bat.