Estadio online | ES | EUS
Menu

Ekainak 12, hondartzarako irteera: Getaria

Ekainak 12, hondartzarako irteera: Getaria
Bizitzan dena ez da ariketa egitea! Eta guri gustatzen zaigu noizean behin ihesalditxo bat egitea, hiruhilekoan behin gutxienez.

Ekainaren 12an (asteazkena) ohiko hondartza irteera egingo dugu. Oraingoan, Getaria izango dugu helmuga.

Argazki-saila.

Getaria kostaldeko udalerri bat da. Ospetsua da bertan jaio zelako Juan Sebastian Elkano marinela, munduari bira osoa eman zion lehena. Euskal Herriaren barruan, turismoaren ohiko helburu bat da. Ezagunak dira horko jatetxeak, arraina parrilan prestatzen dutenak; bai eta Getariako Txakolina jatorrizko izendapena duen ardo zuria ere, inguruko mahastetiako fruituarekin egina.

Getariako udalerria Gipuzkoako kostaren erdialdean dago, Kantauri itsasoaren ertzean. Alde horrek labar asko ditu, baina baita erosioak eratutako badiak eta muturrak ere.

Getariako hirigunea lur idorra eta San Anton mendia lotzen dituen tonboloan dago; izan ere, San Anton uhartea izan zen XVI. menderaino. Herria erlaitzaren eta itsas mailan dagoen tonboloaren artean dago. Tonbolo horretantxe dago portua. San Anton mendiaren siluetak arratoiaren antza du; tonboloa eta Getariko herria arratoiaren buztanean daude. Horregatik, San Anton mendia ezagunagoa da Getariako arratoia goitizenaz, eta Gipuzkoa osoko postal ohikoenetako bat da.

Anima zaitez Getariako hondartzaz gozatzera!

Egitaraua:
- 09:30. Irteera, Estadioko atearen aurretik, Mendizorrotzeko futbol zelaiaren ondotik.
- 10:45 (gutxi gorabehera). Getariara iristea. Denbora librea, herriaz eta hondartzako jardunaldiaz gozatzeko. Iristean, informazio eta turismo bulegora hurbilduko gara, parte hartzaileei hainbat aukera emateko.
- 19:00. Gasteiza itzultzea.
- 20:15. Helduera, Estadioko atearen aurrean, Mendizorrotzeko futbol zelaiaren ondoan.

Prezioa: 9 € abonatuentzat, eta 12 € abonatugabeentzat.
Izen-ematea: harrera lekuan egin daiteke, edo 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez, txangoaren hilean bertan, eta irteeraren aurreko ostiraleraino.

Irteera hauek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.