Estadio online | ES | EUS
Menu

Argazki Digitalen eta Mugikorrekoen Lehiaketa

Argazki Digitalen eta Mugikorrekoen Lehiaketa
Aski duzu argazki kamera digital bat edo telefono mugikorra, eta zaletasun pixka bat. Aurkez itzazu zure argazkiak epearen barruan, eta sari bikainak jaso ahalko dituzu.

Aurten, berriz ere, herritarren bozketaz ematen den 175 euroko sari berezira aurkezten direnek, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean Estadio Fundazioaren Facebookeko orrira argazkiak igotzen badituzte (gehienez Estadioko bi argazki, hilean), gainera sari hauen zozketan sartuko dira: Estadiko urteko abonamenduak, denboraldiko jardueraren bateko hiru hilabeteko izen emateak, eta saltokietako opari bonuak, besteak beste.

Parte hartu nahi baduzu, irakur itzazu oinarriak eta ikus ezazu 16. edizioko bideoa; zalantzaren bat argitzen lagunduko dizu.

Estadioko Argazki Digitalen 24. Lehiaketaren oinarriak

1. Lehiaketa herrikoia da, eta Estadioren instalazioetan (aldageletan izan ezik) egin diren argazki digitalak aurkez daitezke, edozein gai hartuta.

2. Lehiaketan parte har dezake Estadio Fundazioaren abonatua edo Arabako Argazki Elkarteko bazkidea den edonork.

3. Argazkiak estadio@fundacionestadio.com helbidera bidali beharko dira. Argazkiak identifikatu beharko dira datu hauekin: parte hartzailearen izena, abizena, telefonoa, adina, Estadio Fundazioaren edo Arabako Argazki Elkarteko bazkide zenbakia (bazkidea baldin balitz) eta argazkiaren izenburua.

4. Parte hartzaile bakoitzak gehienez argazki batekin har dezake parte.

5. estadio@fundacionestadio.com helbidera argazkiak bidaltzeko epea 2019ko irailaren 1etik 15era izango da.

6. Hiru sari emango dira -300 eurorena, 175 eurorena eta 125 eurorena- hiru argazki hoberenei; 125 euroren saria, klik dibertigarri hoberenari (une bitxiena, originalena, dibertigarriena... jasotzen duena); eta 125 euroren sari bat junior argazkirik hoberenari (13 eta 16 urte bitarteko gazteak).
Antolatzaileen eskubidea da sari bat edo batzuk eman gabe uztea.

7. Gainera, ikusleek bozkatutako 175 euro-ko sari berezi bat izango da. Sari honetan parte hartzeko, argazkiak Estadio Fundazioaren Facebookeko orrialdera igo beharko dira, 2019ko ekainaren 1etik irailaren 30era. Gehienez ere, hilean bi argaki Estadion igo ditzake parte-hartzaile bakoitzak. Argazki bakoitza identifikatzeko, izenburua jarri behar zaio. Argazkiak, gainera, hileroko opari zozketan sartuko dira.

8. Lehiaketako epaia, antolatzaileek izendatutako gizabanako kualifikatuek osaturiko epaimahaiak emango du. Ikusleek bozkatutako sari bereziaren aurkeztutako argazkietarako, Estadio Fundazioak Facebooken duen orrian egindako herri bozketaren bidez emango da.* 2019ko urriaren 1etik 10era. Sariak izendapen transferiezinak izango dira

9. Lehiaketako epaia fundacionestadio.com webgunean argitaratuko da, eta parte hartzaileei jakinaraziko zaie.

10. Estadio Fundazioa izango da saritutako argazkien jabe, eta argazki horiek egoki deritzan eran erabili ahalko ditu (betiere, egilea aipatuz).

11. Aurkeztutako argazkietako batzuekin, erakusketa bat egingo da.

12. Antolatzaileen eskubidea da argazkiak deskalifikatu eta ez argitaratzea, baldin betekizun tekniko, arauemaile edo estetikoak betetzen ez badituzte, edo baldin ohoragarritasunaren kontra badoaz.

13. Lehiatzaileak, bere argazkia edo argazkiak aurkeztean, bermatzen du argitaratzeko baimena eman diotela hor ageri diren pertsonek, baita adingabeek ere.

14. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarriok onartzea.

Hauek izan dira Argazki Digitalen Lehiaketako eta Facebook sustapenetako saridunak, 23. edizioan.

Laguntzaile lanetan.
Kirolak
Sociedad Fotográfica Alavesa